Slogan

Eskolaz kanpoko ekintza batean parte hartu nahi duenak, ALEXIA aplikazioaren bidez egin beharko du matrikula (nahiz eta aurreko urtean matrikulatuta egon, urtero egin beharko da). Sartu ikastolako INTRANETean (Alexia plataforman) eta jarraitu ondorengo pausuak »

Jardueren deskribapena:


OHAR GARRANTZITSUA: jarduera jakin bateko taldea egiteko gutxieneko inskripzio kopurua egon beharko da. Urtetik urtera eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza aldakorra izan daiteke (Begiratu gida)

1. KULTURA-JARDUERAK:


Euskal dantzak

LH2 LH3 LH4 LH5 LH6

DBH1 DBH2 DBH3 DBH4 BATXI1 BATXI2

# IRAUPENA: Astean ordu bat eguerdian

- Kurtsoan zehar hainbat ekitaldi egingo dira.
- Euskal dantzak ikastea izango da helburua, zailtasunaren arabera adin bakoitzari egokituz.


kantagintza

LH3 LH4 LH5 LH6

DBH1 DBH2 DBH3 DBH4

# IRAUPENA: Astean ordu bat eguerdian

- 2 urteko konpromisoa eskatuko zaie ikasleei.
- Kurtsoan zehar hainbat ekitaldi burutzen dira.


txistu

LH2 LH3 LH4 LH5 LH6

DBH1 DBH2 DBH3 DBH4 BATXI1 BATXI2

# IRAUPENA: Astean ordu bat eguerdian (LH2) / Astean bi ordu eguerdian (BESTE)

- Kurtsoan zehar hainbat ekitaldi burutzen dira.


trikitixa

LH2 LH3 LH4 LH5 LH6

DBH1 DBH2 DBH3 DBH4 BATXI1 BATXI2

# IRAUPENA: Astean ordu bat eguer-dian (LH2) / Astean bi ordu eguerdian (BESTE)

- Kurtsoan zehar hainbat ekitaldi burutzen dira.


iniciacion

HH3 HH4 HH5 LH1 LH2

# IRAUPENA: Astean ordu bat

- SoinuArt akademiarekin lan egingo dugu
- Ekintza honekin batetik PSIKOMOTRIZITATEA lantzen dugu joko musikal desberdinekin eta bestetik entzumena eta erritmoa, instrumentu desberdinak erabiliz abestiak laguntzeko.

2. KIROL-JARDUERAK:


eskalada

LH1 LH2 LH3 LH4 LH5 LH6

# IRAUPENA: Astean bi ordu arratsaldez

- Eskalada landuko dute ikastolan urritik maiatza bitartean.


multideporte

LH1 LH2

# IRAUPENA: Astean bi ordu bi saio arratsaldean

- Neska-mutilak aktibitate eta kirol desberdinak praktika ditzatela bilatzen da, kirol hauetara bideratuta eta gero etorkizun batean gehien gustatzen zaiena edota bere gaitasunetara hobeto moldatzen dena hautatzeko aukera emanez.


futbol 5

LH1 LH2 LH3 LH4 LH5 LH6

DBH1 DBH2 DBH3 DBH4

# IRAUPENA: Astean bi ordu

- Areto futbola (futbol 5) landuko dute, eskola kirolaren eskaintzaren barnean, kategoria ezber-dinak osatuz.
- Ikastolako instalakuntzetan egingo da ikastola-ko entrenatzaileekin.
- Partiduak larunbat goizetan izango dira LH3tik gorakoentzat.


futbol 7

LH3 LH4 LH5 LH6

# IRAUPENA: Astean bi ordu arratsaldez

Otxarkoaga klubarekin akordio bat eginez Ibarsusi zelaian entrenatu eta jokatuko dute LH3tik LH6ra
- Partiduak larunbat goizetan izango dira.
- Taldeko kide GUZTIEK autobus zerbitzua nahi izango balute ikastolak eskainiko luke. Horrek kuota igoko luke. Autobus zerbitzu hau ez hartzea erabakitzen bada ikasleak bere kabuz joan beharko dira futbol zelaira.


patinaje

LH1 LH2 LH3 LH4 LH5 LH6

DBH1 DBH2

# IRAUPENA: Astean bi ordu arratsaldez

- Patinajearen oinarrizko mugimenduak ikasi eta landuko ditugu joko-jolasen bidez.
- Patinak, eskumuturretakoak, belaunetako babesgarriak eta kaskoa beharrezkoak dira.


karate

HH4 HH5 LH1

# IRAUPENA: Astean bi ordu

- Shingitai clubaren bitartez emango da.
- Eguerdietan izaten saiatuko gara.
- Karate kirola, landuko dute kurtsoan zehar.


eskupilota

LH3 LH4 LH5 LH6

DBH1 DBH2

# IRAUPENA: Astean bi ordu

- Frontoiko eskupilota eta pala landuko dute, eskola kirolaren eskaintzaren barnean kategoria desberdinak osatuz.
- Asteburuan partiduak izaten dira.


dance

LH1 LH2 LH3 LH4 LH5 LH6

# IRAUPENA: Astean bi ordu arratsaldez

- Aerobik, hip-hop, salsa, liriko eta funky dantza modalitateak landuko dituzte kurtsoan zehar.


baloncesto

LH1 LH2 LH3 LH4 LH5 LH6

DBH1 DBH2 DBH3 DBH4

# IRAUPENA: Astean bi ordu arratsaldez

- Saskibaloia landuko dute, eskola kirolaren eskaintzaren barnean, kategoria desberdinak osatuz.
- Partiduak larunbat goizetan izango dira.


atletismo

LH1 LH2 LH3 LH4 LH5 LH6

# IRAUPENA: Astean bi ordu arratsaldez

- Atletismoaren baitan, jaurtiketa, jauziak, abiadura, iraupen froga, etab. landuko dituzte, eskola kirolaren eskaintzaren barnean.
- Lehiaketak normalean larunbatetan edo igandeetan izaten dira.

3. JARDUERA AKADEMIKOAK:


ingles

HH4 HH5 LH1 LH2 LH3 LH4 LH5 LH6

DBH1 DBH2 DBH3 DBH4 BATXI1 BATXI2

# IRAUPENA: Astean bi ordu

Ikastaroa ikasleen adinera egokitua egongo da. Ikaslea azterketa ofizial desberdinak gainditzeko prestatuko da. Helburua DBHn first certificate eta Batxilergoan first certificate edota Advance tituluak ateratzeko prestatzea izango da. Haur Hezkuntzan Jolly Phonics metodoa erabiliko da, soinua/objetua/hitza-ren arteko erlazioa erabiltzen duen ikasketa errazaren bitartez, ahozko adierazpenari garrantzi berezia ematen zaio.
Ikastaroa ingeles hutsean eskainiko da.

ega

BATXI1 BATXI2

# IRAUPENA: Astean bi ordu bi saio arratsaldean

- Biboko Ulibarri Euskaltegiak koordinatutako jarduera da.
- EGA azterketarako prestatuko dira ikasleak.

4. BESTE JARDUERAK


robotica

LH1 LH2 LH3 LH4 LH5 LH6

DBH1 DBH2 DBH3 DBH4

# IRAUPENA: Astean ordu bat eguerdian (LH1, LH2, LH3 eta LH4) / Astean ordu eta erdi arratsaldez (BESTE)

- ASIMOV enpresaren bitartez emango da ekintza.
- Talde lana, ekimena eta azkartasuna, lankidetza, roboten programazioa eta auto konfidantza eta auto hobekuntza landu nahi da.
- Modu integral eta dinamikoan, ikaskuntza ulertzea litzateke; baita irudimena eta sormenaren garapena bultzatzea ere.


 

Ikasturte honetako jardueren taula ikusteko:


Eskolaz kanpokoak
Kirikiño minutu batean
Intranet
Berriak
Bolsa de trabajo
X Web gune honek bere eta hirugarrenen cookieak darabiltza, nabigazioa hobetzeko, zure hobespenetara egokitzeko eta zeregin analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure cookieen politika onartuko duzu. | ONARTU