Slogan

Maila kognitiboan, afektiboan eta emozionalean garatu. Elkar errespetatzen eta elkarrekin bizitzen jakin. Ikaslea modu global eta integralean hezi eta garatu behar da, eta hezkuntza-proiektua xede hori lortzera bideratuta dago, ziklo eta etapa guztietan.

HIZKUNTZAK

Euskal curriculuma da gure erreferentzia eta ardatz nagusia.
Euskaldun eleaniztunak hezi nahi ditugu, gaztelania eta ingelesa ere menderatuko dituztenak. Horregatik, DBH 3 eta 4n Gizarte-Zientziak ingelesez ikasten dituzte, eta Batxilergoan Kultura Zientifikoa ere ingelesez lantzen da, jakintza-arlo horretan ingelesak duen garrantzia dela eta.
Laugarren hizkuntza bat ere eskaintzen dugu, frantsesa, gure ingurunean zein kultura humanistikoan ezinbestekoa den hizkuntzaren ezaguera eskaintzeko.

Bikain

BATXILERGOKO BI MODALITATE

Batxilergoko bi modalitate eskaintzen ditugu: Zientziak eta Giza eta Gizarte Zientziak.

ESKAINTZA AKADEMIKO EGUNERATUA

Eskaintza akademikoa urtero egokitzen da ikaslegoaren eskakizunetara. Ikasle gehienek Unibertsitatean Sartzeko Hautaproba arrakastatsu gainditzen dute, eta nahi dituzten ikasketekin jarraitzeko aukera izaten dute.

Kirikiño minutu batean
Intranet
Berriak
Ikastolen Elkartea
X Web gune honek bere eta hirugarrenen cookieak darabiltza, nabigazioa hobetzeko, zure hobespenetara egokitzeko eta zeregin analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure cookieen politika onartuko duzu. | ONARTU