Pasar al contenido principal
podcast

Gure ikastolan jaio zen "Liburuen errepublika txikia" podcasta, eta gaur egun Bilbo Hiria irratiaren bitartez emititzen da. Proiektu honetan gure irakasleak Danel Abando, Aitziber Iturriaga eta Gaizko Urturidira gidari, literaturaren, euskararen eta hezkuntzaren arteko loturak gozamenetik lantzen dituztelarik.

Podcastaren saioak poesia edo testu literario baten irakurketarekin hasten dira. Ondoren, azken aldian irakurri dituzten liburuei buruzko solasaldia egiten dute, kantu bat tartekatzen da, eta amaieran irakurzale ezberdinen ekarpenak partekatzen dira. Helburua argia da: euskarazko literaturari eta euskal kulturari leiho berriak zabaltzea, ikastolatik eta komunitatetik abiatuta.

Euskal literaturaren egoera, erronkak eta aukerak ere ekartzen dituzte hizpidera: liburu berriak, idazle berriak, itzulpenak, irakurleak… Literaturak bizirik jarraitzen du, eta Liburuen errepublika txikiak hori islatu eta zabaltzea du helburu.

Ikasleen parte-hartzea areagotu eta formatu berriak esperimentatzeko asmoa dago. Kirikiñon sortutako proiektu hau gure komunitate osoari zabaldu nahi diogu, euskarazko irakurzaletasuna eta sormena elikatzeko.

🎧 Non entzun?

Podcastaren atal guztiak Bilbo Hiria irratiaren webgunean eta ohiko podcast plataformetan daude entzungai.

Irudia
podcast

Últimas noticias

La primera edición del concurso de pintura “Euskara Mila Koloretan” ha unido arte, euskera y comunidad en el marco de Ibilaldia 2026. Niños, jóvenes y adultos han plasmado a través de sus obras el ambiente del Ibilaldia, la...
Las ikastolas han llamado a unir fuerzas entre el movimiento social a favor del euskera y las instituciones públicas para dar un nuevo impulso al proceso de revitalización de la lengua vasca.
El próximo 9 de junio de 2026 KIRIKIÑO IKASTOLA, S. COOP. celebrará su Asamblea General Ordinaria.