Pasar al contenido principal
Sustraietatik espaziora

ERRIGORA herri-ekimenak auzolana eta Euskal Herria hartzen ditu abiapuntu. Nafarroako erdialdean eta hegoaldean jartzen du fokoa —euskara ofiziala ez den eremuan, alegia—, eta bertako ekoizpen-gaiak Euskal Herri osora ekartzen ditu, euskaratik eta euskaraz bizitzeko bidea eginez.

Auzolanaren indarrez, euskararen erroak sendoarazteaz gain, eremu horretan galduriko zaletasun zein ekimen txikiak berreskuratzea lortu du kanpainak 2013tik. Saskiek Nafarroa erdialde zein hegoaldeko ekintzaile eta enpresa euskaldunen lanaren emaitza paregabea biltzen dute, bertako elikagaien bitartez.

Bide honetan, ezinbestekoa da AEKren, Sortzenen, Ikastolen eta Agerraldiaren lana, bertan euskara ongi uztartu eta hizkuntza sustraietatik espaziorantz bideratzeko. Nahitaezkoak dira hezkuntzan zein gizartean eragiteko, baina baita gainerako lurraldeetako euskaltzaleon babesa ere. Izan ere, saski bakoitzaren balioaren %25 zuzenean bideratzen zaio Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintzari.

Nola egin eskaria?

Aurten, urriaren 22tik azaroaren 12ra bitartean egin dezakezue eskaria errigora.eus webgunearen bidez. Urtero bezala, hiru saski mota dituzue aukeragai:

  • Saski beltza: 60 €
  • Saski berdea (ekologikoa): 65 €
  • Saski gorria: 75 €
Irudia
Euskarari puzka

Últimas noticias

Los 130 jóvenes de EuskarAbentura pasarán la última noche de su expedición en Kirikiño Ikastola, tras recorrer Euskal Herria a pie desde Atharratze hasta Getxo. El alumnado del grupo de Euskara y las familias de Berbalagun...