Skip to main content

ERRIGORA: Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka

Urriaren 20tik azaroaren 9ra arte zabaltzen da aurtengo eskaria egiteko epea

2023/10/23
errigora

Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroa hegoalde eta erdialdea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanez, euskaratik, euskararako eta euskaraz. Egunetik egunera gero eta zabalagoa den komunitate batek ematen dio gorputza ekimenari; ilusioz eta anbizioz ari diren herritar, nekazari, ekoizle, euskaltzale eta kontsumitzaileez osatutako sare anitz batek. Txikitasunetik herrilan handi bat gauzatu nahi dute, Nafarroak Euskal Herria behar duelako eta Euskal Herriak Nafarroa behar duelako.

Udazkenetako kanpaina da Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka: Nafarroa hegoalde eta erdialdeko produktuz osatutako saskiak milaka etxetara eramaten dituzte, eta, auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsua egiten zaio (saski bakoitzaren balioaren %25). Ekarpen hori ezinbestekoa da zonaldeko ikastolentzat eta AEK-ren euskaltegientzat, baita sare publikoan D eredua sustatzeko dinamikentzat ere. Gainera, Agerraldia mugimenduaren iturburu eta sustengu ere bada; zonaldean euskararen ezagutza era erabilera bultzatzeko eta bere aldeko jarrerak indartzeko lan egiteko baliabideak eskaintzen dizkio. 

Aurten saski bakarra egongo da. 23 ekoizleren 9 produktu ekologiko eta konbentzionalak nahasian.

Kirikiño Ikastola jasotze zentrua izango da, beraz, zuen eskaria hemen jasotzeko aukera izango duzue.

Irudia
errigora

Azken albisteak

2024-04-18
Aurten ere, ikastolako kiroldegia alokatzeko aukera dago. Bertan, saskibaloiko zelaia, futboleko zelaia eta eskupilotan aritzeko guneak ditugu, harmailak eta aldagelez gain.
2024-04-16
Apirilaren 25ean, 18:30ean, Haurren tratu txarren aurkako nazioarteko eguna dela eta, Kiroleko haur eta nerabeentzako ingurune seguruei buruzko jardunaldia antolatu dute San Mames zelaiko "Iparra A
2024-04-15
Ikastolen Elkartea osatzen dugun ikastola guztiak ekainaren 22an 7. Batzarra izango dugu. Bertan, ikastolak etorkizunera begira izango duten bide-orria eta helburu berriak aurkeztuko dira.