Skip to main content

Ingurumen hezkuntzako plana. Ikasleek hurbilen duten ingurumena aztertzea eta modu jasangarrian eta arduratsuan jarduteko nola jokatu jakitea bilatzen du.

Irudia
eko

ESKOLA AGENDA 30

Zer da?

Garapen Iraunkorreko Helburuak (GHI) ekintzarako dei unibertsala dira, probeziari amaiera emateko, planeta babesteko eta mundu osoko pertsona guztien bizitza eta etorkizuna hobetzeko. 2015. urtean, Nazio Batuetako estatu kide guztiek 17 helburu onartu zituzten, Garapen Jarrangarrirako 2030 Agendaren barnean kokatuta. Agenda horretan, helburu horiek 15 urteren epean lortzeko plan bat ezarri zen.

Ingurumen-hezkuntza

Ingurumen arazoak konpontzeko beharrezkoak diren motibazioa, ezagutzak, konpetentziak, jarrerak eta konpromisoak garatzea da gure xedea.

Helburuak:

  • Jasangarritasunaren kultura sustatzea ikastetxeetan.
  • Hezkuntza-komunitatearen parte-hartzea bultzatzea, ikasleen protagonismoa eta ahalduntzea ardatz eta oinarri hartuta.
  • Ikasleen jasangarritasuneranzko konpetentzia eta irakasleen jasangarritasuneranzko irakaskuntza-konpetentzia sustatzea.

Udalerriaren jasangarritasuna

Udal-diagnostikoetatik abiatuta, ikasleen lan egiten dute udalerriaren jasangarritasunaren alde. Fase honetan garrantzi berezia dute foroek:

  1. Eskolarteko Foroa, udalerriko edo eskualdeko ikastetxeetako ikasleen ordezkariek osatutako organoa da. Udaleko Eskola Foroak antolatzeko, esperientziak eta diagnostikoaren emaitzak elkarbanatzea du helburu.
  2. Udalaren Eskola Foroa, ikasleek egindako lanaren emaitzak, hartutako konpromisoak eta egindako proposamenak aurkeztuko dituzte tokiko agintarien aurrean. Agintariek, ikasleek egindako proposamenei erantzuna emango diete eta bideragarriak badira aurrera eramango dituzte.

Sarean egindako lana

Ikastola familien kooperatiba bat izanik eta Euskal Herriko Ikastolen partaide izanik, egituran txertatutako berariazko antolaketa.

  1. Talde sustatzailea irakasleek eta zuzendaritzaren ordezkariek osatzen dute. Proiektuaren eguneroko antolaketaz eta dinamizazioaz arduratzen da.
  2. Pedagogia Kontseilua, hezkuntza-komunitatearen partaidetza-organoa da eta bertan ikastolako estamentu guztiak daude ordezkatuta: familiak, irakasleak ez diren langileak, irakasleak eta ikasleak.
  3. Ikasleen Batzarra, ikasgela bakoitzeko ekoordezkariek osatzen dute. Ikasgeletako proposamenak jasotzea, aztertzea eta bideratzea, batzarrean egindako proposamenak idaztea eta zabaltzea eta proiektuaren jarraipena eta ebaluazioa egitea dira taldearen ardurak.

Goiener Energia % 100 berriztagarrien kooperatiba

Irudia
eko
Irudia
eko
Irudia
eko
Irudia
eko