Kirikiño Ikastolan ikasleen zoriona eta ongizatea lehenesten ditugu. Txiki-txikitatik hasita, konfiantzaren pedagogiaz baliatuz, umeak ikastolan pozik eta eroso egotea bilatzen dugu.

Kalitatezko hezkuntza eta metodologia berritzaileak erabiltzen ditugu. Etorkizunera begira hezten dugu. Euskara eta euskal kultura gure egunerokotasunean daude, era naturalean eta gertukoan, euskaraz bizi gara.

Mundua eta gizartea hobetzeko balore modernoak lantzen ditugu: berdintasuna, elikadura osasuntsua, ingurumenarekiko errespetua, elkartasuna, zaintza.

Familiak dira gure ikastolaren enborra. Kooperatiba gara, parte hartzaileak eta ekintzaileak.

Ikastola ezagutzeko hiru pausu hauek eskaintzen dizkizuegu:

Elkarrizketa pertsonala

Ikastolako zuzendariak gure proiektua eta eredua zuzenean azalduko dizue. Hitzordua hartzeko ikastolara deitu dezakezue edota formularioa bete.

Kirikiño ikastola

Ikastolaren aurkezpena, instalazioak, zerbitzuak, etapak eta hezkuntza proiektua online aztertu dezakezue. Bisita birtuala.

Kirikiño ikastola

Zuzendaritza eta HHko andereñoen eskutik ikastola ezagutzeko bisita gidatuak izango dituzue.

kirikiño ezagutu nahi?

Kirikiño ikastola hezkuntza berritzaile euskalduna da, familien kooperatiba.

Banner faldoia 1