Ikastola eta familiaren arteko lankidetzaren bitartez, haurraren garapen integral eta orekatua bilatzen dugu.

haur hezkuntza

Zoriontasunean hezi

Haur Hezkuntzako etapa haurraren garapenean funtsezkoa da. Gure helburua pertsona aske eta zoriontsuak heztea da. Urte horietan bizi eta edukitako esperientziek haurtzaroko eguneroko bizitza baldintzatzen dute eta haurraren etorkizuneko bizitzan eragin zuzena izango dute.

haur hezkuntza

Segurtasun afektiboa

Kirikiño ikastolaren helburua haurraren ongizate-testuingurua izatea da; ikastolak bertako helduekin atxikitzeko segurtasuna emango dio, baita ingurunea arakatzeko, berdinekin harreman aberasgarriak izateko eta ikasteko aukera ere.

hh

Egokitzapena

Ikastolak haurrak irakaslearekin atxikimendu segurua eraikitzea izango du helburu. Horretarako, egokitzapena MALGUA izango da.

haur hezkuntza

Espazioak

Espazioa autonomiaren garapenean oinarrizko baldintza da. Haurrek ez dituzte erritmo, beharrizan eta interes berdinak, eta gelako espazioek hauek kontuan hartu behar dituzte. Horregatik, ikastolan hainbat txoko ditugu: esperimentazio gunea, motrizitatea lantzeko gunea, jolas sinbolikorako gunea, eraikuntzen gunea, jarduera proiektiboen gunea, ipuinen gunea...

kirikiño ezagutu nahi?

Kirikiño ikastola hezkuntza berritzaile euskalduna da, familien kooperatiba.

Banner faldoia 1