Skip to main content

Kirikiño Ikastolak 1977. urtean eman zion hasiera bere hezkuntza-proiektuari

Kirikiño ikastola

Kirikiño Ikastolak 1977. urtean eman zion hasiera bere hezkuntza-proiektuari, Santutxu, Begoña, Txurdinaga eta Otxarkoagan, bere eragin-esparru naturalean, gaur egun sendo errotuta dagoen ikastola eratuz. Tradizionalki, Kirikiño Ikastolak "Bilboko ikastola" izena hartu izan du, hezkuntzan, hala nola Bilboko eta Bizkaiko milaka euskaldunen prestakuntzan, duen garrantzia azpimarratzeko.

1977

Karmelo ikastolako partaide izandako 190 bazkidek kooperatiba sortu zuten.

1977

Erakundea modu ofizialean onartu zen eta eskolak hasi ziren Mª Concención Azaolak (Doña Conchak) eskuzabaltasunez utzitako Santutxuko Torre Gorostizaga kaleko lokaletan. 2 urtetik 14 urtera, 336 ikasle.

1981

Batxilergoa eman zen lehen urtea. Tokia: Egoialde etxea (Santutxu).

1988

Ibilaldiko antolatzailea, Bilboko ikastolakoekin batera. Tokia Txurdinaga.

1990

Bi zuzendaritza izatetik zuzendaritza bakarra.

1993

Hezkuntzan hiru sare izatetik (ikastola, publikoa eta pribatua) bi izatera pasatu zen. Ikastolak pribatu kontzertatua izatea erabaki zuen.

1996

Ikastolaren hazkundea. Mailako bakoitzeko bi geletatatik hirugarren gelako lehen urtea (HH3)

1997

Txurdinagako Zuhatzu kaleko eraikina. Haur eta Lehen hezkuntzarako ekipamendua. Torre Gorostizagako lokalak utzi.

2003

Gabriel Aresti Polikiroldegia eta asialdi gunea.