Skip to main content

Guraso Eskolak 2024

Guraso Eskolen hurrengo saioa apirilaren 17an izango da, "Nola sustatu autonomia eta erantzukizuna" hitzaldiarekin

2024/04/09
Kartela

Haurrei, haien familiei eta inguruneari zuzendutako esku-hartzeen multzoari esaten zaio arreta goiztiarra. Esku-hartze horien funtsezko helburua haurren eta haien familien ongizatea hobetzea da.

Helburu horretan aurrera egiteko eta prozesu osoan familiak partaide bilakatzeko, GURASO ESKOLA, hain zuzen ere, sortu da.

Hurrengo Guraso Eskolen saioaren gaia "Nola sustatu autonomia eta erantzukizuna" izango da, apirilaren 17an. Goian agertzen den irudian aurrerago egongo diren hitzaldiak ere aurkituko dituzue.

Izena emateko klikatu hemen.

Saio bakoitzean izena emateko aste horretan bertan egin beharko duzue.

Guraso eskolak aurrera irteteko, gai bakoitzetik partaide kopuru minimoa bermatu beharko da.

Gehiengoak aukeratzen duen hizkuntzan izango dira saioak (ezin izango dira modu elebidunean eman).

Saio hauek arratsaldeko 17:00etan izango dira Gabriel Arestiko areto nagusian.

Animatu zaitezte parte hartzen!

Azken albisteak

2024-04-18
Aurten ere, ikastolako kiroldegia alokatzeko aukera dago. Bertan, saskibaloiko zelaia, futboleko zelaia eta eskupilotan aritzeko guneak ditugu, harmailak eta aldagelez gain.
2024-04-16
Apirilaren 25ean, 18:30ean, Haurren tratu txarren aurkako nazioarteko eguna dela eta, Kiroleko haur eta nerabeentzako ingurune seguruei buruzko jardunaldia antolatu dute San Mames zelaiko "Iparra A
2024-04-15
Ikastolen Elkartea osatzen dugun ikastola guztiak ekainaren 22an 7. Batzarra izango dugu. Bertan, ikastolak etorkizunera begira izango duten bide-orria eta helburu berriak aurkeztuko dira.