Skip to main content

2021-2022 ikasturterako kontingentzia-plana

COVID-19ren aurka jasotzen diren neurriak

2021-2022 ikasturterako kontingentzia-plana

Ikasturte berria hasi da Kirikiño Ikastolan. Aurten ere, pandemia eta osasun egoeraren eraginez baldintzatuta egongo den kurtsoa. Gure helburua gure ikasleek kalitatezko hezkuntza jasotzeko duten eskubidea bermatzea segurtasun- eta osasun-baldintzetan da, bai eta ikastolan lan egiten duten pertsonentzat ere.

Horregatik, gure kontingentzia-planean COVID-19ren aurka jasotzen diren neurriak hartzen jarraituko dugu.

Neurri horietako batzuk eguneratu ditugu kontuan hartuta gaur egungo egoera epidemiologikoa, COVID-19ren aurkako txertaketa-estrategia, eskura dagoen ebidentzia zientifikoaren berrikuspena eta bidean ikasitako irakaspenak. Hemen kontsulta ditzakezu.

Jakinarazi nahi dizuegu Osasun Saileko Zaintza Sarea izango dela, txertoa hartu dutenen kasuan ere, berrogeialdian jarri edo ez eta zenbat proba egin behar duten erabakitzen dutena.
Protokoloa

Arduraduna: Iratxe Abasolo – 94 459 81 00 / covid19@kirikino.eus

Azken albisteak

2026ko ekainaren 9an du KIRIKIÑO IKASTOLA, KOOP. E.ak bere Batzar Orokor Arrunta.
Kirikiño Ikastolan “Herria dantzan, Ibilaldia martxan” jaia antolatu dugu maiatzaren 8rako, Bilboko Abandoibarran, Ibilaldia 2026ri hasiera emateko. 18:00etatik aurrera, hiru gunetan banatutako egitarau oparoa eskainiko dugu…
Ibilaldia gero eta gertuago dugu, eta bide horretan, pausu berezi bat partekatu nahi dugu komunitate osoarekin: “Kirikiño eta patinete magikoa” ipuina.