Skip to main content

Gabonetako Kirikilekuak 2022-2023

Kirikiño Ikastolak gabonetako oporretan Kirikilekuak martxan jarriko ditu, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako haurrentzat

EUSKARAOKE

Aurten ere, Kirikiño Ikastolak, gabonetako oporretan Kirikilekuak martxan jarriko ditu, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako haurrentzat.

Abenduaren 26tik Urtarrilaren 5era irekiko ditugu ateak. Hauen helburua zuen seme-alabek gabon oporretan ikastolako espazioak erabiliz aisiaz gozatzea izango da, ikastolako hezitzaile taldearekin batera inguru seguru batean.

Horretarako haurrak adin tarteen arabera sailkatuak egongo dira eta programazio egokitu bat eskainiko diogu etapa bakoitzari, sormena, dinamismoa eta giro alai eta dibertigarria etengabe present egotea lartu nahi baitugu.

Bi txanda egongo dira:

  1. Astea: Abenduaren 26tik 30era
  2. Astea: Urtarrilaren 2tik 5era

Izena emateko azken eguna abenduaren 2a izango da.

Animatu!

 

Fitxategiak

Azken albisteak

Ikastolatik hirira, eta hiritik Euskal Herrira: Ibilaldia iruditan
Euskalgintza sozialaren eta erakunde publikoen arteko indarrak batzera deitu dute ikastolek, euskararen biziberritzean jauzi berri bat egiteko.
2026ko ekainaren 9an du KIRIKIÑO IKASTOLA, KOOP. E.ak bere Batzar Orokor Arrunta.