Skip to main content

ERRIGORA KIRIKIÑO IKASTOLAKO JANTOKIAN

20 jantoki eta 7 ekoizle elkarlanean. Irailetik aurrera 20 jantokiko ehundaka plateretan izango dira Nafarroa erdi eta hegoaldeko produktuak

2023/06/01
ERRIGORA

ERRIGORA udazkenean eta udaberrian egiten diren kanpainatan plazaratzen da nagusiki eta momentu bi horietan helarazten dituzte Euskal Herriko etxeetara nafarroa erdi eta hegoaldeko nekazal produktuak. Elikadura burujabetza, euskara eta auzolana sustatzea helburu izanda beti ere.

Ikastola, eskola eta lantegietako jantokietara ere arroza, olioa, piperrak etabar sukalderatuz hiru helburu horiek ere sustatzea izan da orain arte izan duten erronka. Hortik sortzen da 20 jantoki eta 7 ekoizle.

Horrela:

  • Harreman iraunkor eta egituratuak sortzen dira euskal lurraldeen artean.
  • Bertako produktuen ekoizpena sustatzen da, modu planifikatuan.
  • Euskara sustatzen da ekoizleen artean eta kontsumo ohituretan (Errigora Balioak berme ziurtagiria dute jantokietarako produktu guztiek).
  • Taldean arituz bai ekoizleen aldean eta bai jantokien aldean eta denak aldi berean auzolana elikatzen eta asmatzen dugu.

Errigoraren estiloan, txikitik handira eta modu praktikoan, Cascante eta Bilbao edo San Adrian eta Amaiur edo Arroitz eta Beasain lotzen dituzten hariak sortzeko sukalde lanetan aritu ondoren, irailetik aurrera 20 jantokiko ehundaka plateretan izango dira Nafarroa erdi eta hegoaldeko produktuak.

EKOIZLEAK

Errigoraren baitan aritzen diren ekoizleetatik 7k parte hartzen dute elkarlan horretan, jantokietarako formatu eta eskaintzan egokitzapenak eginik. 

EKOIZLEAK

NUESTRA SEÑORA DEL ROSARIO KOOPERATIBA ABLITAS

OLIOA

LA CASA DEL ACEITE CASCANTE OLIOA
ITURRI KONTSERBAK ARROITZ

TOMATEA, PIPERRA

EL ALCARAVAN ARGEDAS

ARROZA, TXITXIRIOAK, DILISTAK

MARTINELLI PASTA BERIAIN
CONSERVAS EL ESCOLAR SAN ADRIAN ZAINZURIAK, PIPERRAK
CONSERVAS EBRON SAN ADRIAN TOMATEA

JANTOKIAK

Jantokietako lehengai behar iraunkorrak aseko dituzten ekoizleak aurkitzea ez da lan erraza izaten. Elkarlan horretan, aukera dago tomatea, arroza edo olioa bezalako produktuak aldi berean biltegiratzeko, plater osasuntsu eta kalitatezkoak prestatu ahal izateko, bertatik bertara zirkulua osatuz. Eta gainera euskara eta auzolana bezalako balioak sustatzen dituzte.

AZKUE IKASTOLA LEKEITIO BIZKAIA
BEKOBENTA ESKOLA MARKINA BIZKAIA
ALLENDE ESKOLA GERNIKA BIZKAIA
LARRABETZUKO ESKOLA LARRABETZU BIZKAIA
BETIKO IKASTOLA LEIOA BIZKAIA
ANDER DEUNA IKASTOLA SOPELA BIZKAIA
ABUSU IKASTOLA  BILBO BIZKAIA
URRETXINDORRA IKASTOLA BILBO BIZKAIA
KIRIKIÑO IKASTOLA BILBO BIZKAIA
ALTZAGA ESKOLA ERANDIO BIZKAIA
LASKORAIN IKASTOLA TOLOSA GIPUZKOA
FAGOR EDERLAN LANTEGIA ARRASATE GIPUZKOA
HERNANIKO HAUR ESKOLA HERNANI GIPUZKOA
ANDRAMENDI IKASTOLA BEASAIN GIPUZKOA
UZTURPE IKASTOLA IBARRA GIPUZKOA
AMAIURKO ESKOLA AMAIUR NAFARROA
ZUBIMUSU IKASTOLA VILLABONA GIPUZKOA
ORERETAKO IKASTOLA ORERETA GIPUZKOA
SUHARI ERRESTAURAZIO ENPRESA SENPRE ETA MAULE LAPURDI ETA ZUBEROA

 

Azken albisteak

2024-04-16
Apirilaren 25ean, 18:30ean, Haurren tratu txarren aurkako nazioarteko eguna dela eta, Kiroleko haur eta nerabeentzako ingurune seguruei buruzko jardunaldia antolatu dute San Mames zelaiko "Iparra A
2024-04-15
Ikastolen Elkartea osatzen dugun ikastola guztiak ekainaren 22an 7. Batzarra izango dugu. Bertan, ikastolak etorkizunera begira izango duten bide-orria eta helburu berriak aurkeztuko dira. 
2024-04-09
Haurrei, haien familiei eta inguruneari zuzendutako esku-hartzeen multzoari esaten zaio arreta goiztiarra. Esku-hartze horien funtsezko helburua haurren eta haien familien ongizatea hobetzea da.