Skip to main content

Ikastolako astea 2025

Ikastolako astea heltzean dago eta horrekin batera ekintza ezberdinak izango ditugu

ikastolako astea

Ikastolako astea heltzear dago eta horrekin batera ekintza ezberdinak izango ditugu. Jarraian ekintzen zehaztasunak dituzue, gorde zuen agendetan eta etor zaitezte!

MAIATZAK 26 - BATZAR OROKORRA

Bilerara etortzerik ez baduzue, gogoratu ordezkaritza-orria bete ahal izango duzuela zuen iritzia beste bazkide batek ordezka dezan (kooperatibista bakoitzak bi ordezkaritza ekar ditzake gehienez).

 

MAIATZAK 30

17:30 Euskal dantzen kalejira

Ikastolako kiroldegiko sarreran hasiko gara eta handik plazaz plaza joango gara (Garaizar, Familia plaza eta Artazuriña). Bukaera emateko ikastolako Gabriel Arestiko patioan amaituko dugu ibilbidea, umeek zein nagusiek elkarrekin dantzatzen.

 

19:00 Kuadrilen arteko herri kirolak

Ikastolako komunitatea osatzen dugunon arteko topaketa bat antolatu dugu. Jarraian dituzue jarraibideak:

  • Talde bakoitzeko gutxienez 8 partaide (4 mutil + 4 neska)
  • 16 urtetik gorako ikasle/guraso/langile
  • 5 disziplina:
    • Lokotx bilketa
    • Ingude jasotzea
    • Txinga erutea
    • Zaku eramatea
    • Sokatira
  • Izen ematea: HEMEN

MAIATZAK 31- IKASTOLAKO JAIALDIA

Aurten ere ikastolako jaialdiko egunerako paella txapelketa antolatu dugu. Ikastolan bazkaltzeko bi aukera egongo dira eta parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

 

  1. Kuadrilan paella egin eta hori bazkaldu: lagun talde bakoitzak paella egingo du, baita umeek ere. Mahaiak eta aulkiak ikastolak eskainiko ditu, 2€ ordaindu beharko direlarik pertsonako, lagun-taldeka antolatuko dira. Paella txapelketako oinarriak izen-ematearekin batera kontsultatu ahal dituzue.
  2. Etxetik bazkaria ekarri: norberak bere etxetik bazkaria ekartzeko aukera ere egongo da. Mahaiak eta aulkiak ikastolak eskainiko ditu, 2€ ordaindu beharko direlarik pertsonako.

 

Aurreko edozein modalitatean ikastolara bazkaltzera etorriko zaretenok izena eman beharko duzue maiatzaren 29rako. Hemen klik egin eta bete interesatzen zaizuen aukera. Kuadrilan txapelketan parte hartuko baduzue, adostu zuen artean izena eta galdetegian adierazi, modu horretan mahaien antolaketa lagun-taldeka gauzatu ahal izango dugu.

 

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZEN ATE IREKIAK

Eskolaz kanpoko ate irekietan parte hartzeko esteka honetan klikatu beharko duzue eta interesa duzuen ekintzetan izena eman maiatzaren 25a baino lehen. Anima zaitezte!

Azken albisteak

Martxoaren 14an Ikasle ohien bazkaria ospatuko dugu, lagun zaharrak (eta berriak), ikasle ohi, irakasle eta langileak elkartzeko egun berezi batean.
Aurten, Ibilaldia 2026ko kanta nork sortu eta nork interpretatuko duten ezagutzera eman dugu, eta momentu berezgarri horren aurkezpen-ekitaldia martxoaren 3an, 19:00etan, ospatuko dugu Bilboko Arriaga Antzokian. Aurtengo…
Otsailaren 8an Ikastolako komunitate osoak bat egin genuen urtero egiten dugun txitxiburduntziarekin, aurtengoan bereziki esanahi handia izan duen mendi-irteeran. Ibilaldi urtea den honetan, Eguzkibegitik Kirikiñora…