Skip to main content

Martxoak 8: Begoña Bengoari omenaldia

Kirikiño Ikastolako kooperatibista eta lehen emakume juntakidea izan zen Begoña Bengoa

Kartela

Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek emakume kooperatibistak omendu dituzte, berdintasunerako bidean aitzindari baitira.

Elkarrekin ahalduntzen, historia sortzen: kooperatiba gehiago, berdintasun gehiago. Lelo hori erabili dute Emakumearen Nazioarteko eguna ospatzeko.

Gasteizko Goiuri jauregian egin da ekitaldia, eta bertan kooperatibismoaren eta feminismoaren historian laguntzen aitzindari izan diren emakumeei omenaldia egin zaie. Horien artean, Begoña Bengoa egon da. Kirikiño Ikastolako kooperatibista eta lehen emakume juntakidea izandakoa.

Zorionak eta eskerrik asko Bego gure ikastolako ateak zabaltzeagatik!

 

Azken albisteak

Lehen aldiz antolatu den “Euskara Mila Koloretan” pintura lehiaketak artea, euskara eta komunitatea batu ditu Ibilaldia 2026ren baitan. Haur, gazte eta helduek euren sormenaren bidez islatu dituzte Ibilaldiaren giroa, euskal…
Ikastolatik hirira, eta hiritik Euskal Herrira: Ibilaldia iruditan
Euskalgintza sozialaren eta erakunde publikoen arteko indarrak batzera deitu dute ikastolek, euskararen biziberritzean jauzi berri bat egiteko.