Skip to main content

2030 Eskola Agendaren Udal Foroa

Pasaden ostegunean, ekainaren 20an, Kirikiño Ikastolak 2030 Eskola Agendaren Udal Foroaren 19. edizioan parte hartu zuen, beste 47 ikastetxerekin batera.

foroa

Pasaden ostegunean, ekainaren 20an, Kirikiño Ikastolak 2030 Eskola Agendaren Udal Foroaren 19. edizioan parte hartu zuen, beste 47 ikastetxerekin batera.

Foro horretan hainbat gai aztertu genituen: gure hiriaren mugikortasun eredua, kultur eta natur ondare aberatsa, eta bertako berdeguneak eta espazio publiko seguruak, inklusiboak eta irisgarriak.

Udalarekin batera, datorren urteari begira, lau ekintza eraldatzaile aukeratu ziren: 

  1. Gure auzoak garbi mantentzea guztion ardura da
  2. Ez dezagun elikagaien xahutzea saihestu: esperientzia jantokietan, ikastetxeetatik etxeetara eta hirira
  3. Gure auzoetako biodibertsitatea eta berdeguneak herritarrengana hurbiltzea.
  4. Gure hiriko ondarea herritarrei ezagutaraztea: adibidea: garapen ekonomikoaren eragina Bilboko itsasadarraren bilakaeran.

Azken albisteak

Ikastolatik hirira, eta hiritik Euskal Herrira: Ibilaldia iruditan
Euskalgintza sozialaren eta erakunde publikoen arteko indarrak batzera deitu dute ikastolek, euskararen biziberritzean jauzi berri bat egiteko.
2026ko ekainaren 9an du KIRIKIÑO IKASTOLA, KOOP. E.ak bere Batzar Orokor Arrunta.