Skip to main content

Kirikiño Ikastolak Patronato Kirol Elkartearekin hitzarmena sinatu du 2024/2025 denboraldirako

Kirikiño Ikastolak Patronato Kirol Elkartearekin hitzarmena sinatu du 2024/2025 denboraldirako

portada

Kirikiño Ikastolak hitzarmen garrantzitsu bat sinatu du S.D. Patronatorekin. Hitzarmen horren bidez, General Optica Patronato (Senior mutilak maila berezian) eta Martín Deco Patronato (errendimenduko Haur Mailako Neskak) taldeak gure kiroldegiko instalazioak erabili ahal izango dituzte haien entrenamendu eta partidu ofizialetan 2024/2025 denboraldian zehar.

Akordioa duela gutxi egindako ekitaldi batean gauzatu zen, eta bertan izan ziren Josune Bañales, Kirikiño Ikastolako lehendakaria eta Fernando Adán, Patronatoko lehendakariordea. Hitzarmen honek bierakundeek kirolarekin eta kirolari gazteen prestakuntzarekin duten konpromisoa indartzen du.

Akordio honi esker, S.D. Patronato taldeak lehen mailako instalazioak izango dituzte Kirikiño Ikastolako kiroldegian. Horrek taldearen garapenean eta errendimenduan lagunduko du denboraldian zehar. Aliantza hori funtsezkoa da jokalariek baldintza onenetan lehiatzeko aukera izan dezaten.

 

Azken albisteak

Joan den martxoaren 6an, Goiuri Jauregia-n ospatu zen emakume kooperatibisten omenaldi ekitaldia, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua-k eta Konfekoop-ek antolatuta, “
Bilboko Arriaga Antzokian aurkeztu ditu Kirikiño Ikastolak 2026ko Ibilaldiko kanta eta bideoklipa arrakasta handiz.
Martxoaren 14an Ikasle ohien bazkaria ospatuko dugu, lagun zaharrak (eta berriak), ikasle ohi, irakasle eta langileak elkartzeko egun berezi batean.