Skip to main content

Xiberoko ikastolen alde elkartasuna hedatzeko!

Xiberoko ikastolek saski salmenta kanpaina hasi dute

xibero

2003. urtetik, Xiberoan dauden 2 ikastolek (Alozekoa Basaburuan 32 haurrekin eta Eperra Pettarrean 73 haurrekin) tokiko mozkinekin osatutako otxarak salgai jartzen dituzte gabonetarako.

Ikastolako haur kopurua handitzen doa baina ez, ordea, jasotzen duten dirulaguntza. Xiberoa edo Iparraldean euskara berreskuratze prozesuan laguntasuna beharrezkoa da eta ekimen honi esker bultzada emoten zaio. Hortaz, ekimen honekin lagundu dezagun, beraien otarrak erostera animatu nahi zaituztegu.

Aurten, urtero bezala, hiru saski jarri dituzte salgai.

Irudia
ikaskoli

  
Kirikiño Ikastola jasotze zentrua izango da, beraz, zuen eskaria hemen jasotzeko aukera izango duzue.

Azken albisteak

Lehen aldiz antolatu den “Euskara Mila Koloretan” pintura lehiaketak artea, euskara eta komunitatea batu ditu Ibilaldia 2026ren baitan. Haur, gazte eta helduek euren sormenaren bidez islatu dituzte Ibilaldiaren giroa, euskal…
Ikastolatik hirira, eta hiritik Euskal Herrira: Ibilaldia iruditan
Euskalgintza sozialaren eta erakunde publikoen arteko indarrak batzera deitu dute ikastolek, euskararen biziberritzean jauzi berri bat egiteko.