Skip to main content

Lau ikastola eta Kanboko Ikastolen Etxea lagunduko ditu Elkartasun Kutxak

Elkartasun Ikastolak EKEren Batzar Nagusia egin zuen pasaden astean, Gasteizen, Armentia ikastolan

ehi

Elkartasun Ikastolak EKEren Batzar Nagusia egin zuen, atzo, Gasteizen, Armentia ikastolan. Gure mugimenduko 114 ikastoletako ordezkariek Elkartasun Kutxaren heldu den urteko diru laguntzak nola banatuko dituzten ebatzi zuten. Batasunaren eta kohesioaren balioa azpimarratu zuten batzarrean, bai eta elkartasuna eta lurraldetasuna ere.

736.000 euro banatu zituzten batzarrean, lau ikastolaren eta Kanboko Ikastolen Etxearen artean, euren proiektuak garatu ahal izateko bultzada izan dadin. Laguntza hauek heldu den urterako dira, eta kapital ekarpen gisa eman dira.

Honela banatu dute heldu den urteko laguntza:

  • Argia Ikastola (Tutera): 120.000 euro
  • Ibaialde Ikastola (Lodosa): 120.000 euro
  • Argantzon ikastola (Argantzon) : 50.000 euro
  • Kattalin Elizalde kolegioa (Senpere): 300.000 euro; eta lanen bigarren faseari ekinez gero beste 100.000 euro
  • Ikastolen Etxea (Kanbo): 46.271 euro

“Erabaki hauei esker Euskal Herrian euskararen normalizazioaren bidean ezinbestekoak diren egitasmoak lagunduko ditugu”, adierazi zuen Ikastolen Elkarteko lehendakari Nekane Artolak.

Azken albisteak

Kirikiño Ikastolan “Herria dantzan, Ibilaldia martxan” jaia antolatu dugu maiatzaren 8rako, Bilboko Abandoibarran, Ibilaldia 2026ri hasiera emateko. 18:00etatik aurrera, hiru gunetan banatutako egitarau oparoa eskainiko dugu…
Ibilaldia gero eta gertuago dugu, eta bide horretan, pausu berezi bat partekatu nahi dugu komunitate osoarekin: “Kirikiño eta patinete magikoa” ipuina.
Kirikiño Ikastolak Ibilaldia’26ren baitan sortutako ekimen berriak artea, euskara eta komunitatea elkartuko ditu maiatzaren azken asteburuan, bi lehiaketa formatutan