Skip to main content

EUSKARA MILA KOLORETAN: ARTEAK ERE EGIN DU BERE IBILALDIA

Lehen pintura lehiaketak adin guztietako sortzaileak batu ditu Ibilaldiaren inguruan

sari banaketa

Ibilaldia 2026k berrikuntza berezi bat ekarri du aurten: “Euskara Mila Koloretan” pintura lehiaketaren lehen edizioa. Maiatzaren 30ean eta 31n, haur, gazte eta helduek artearen bidez islatu dituzte euskararen jaia, komunitatea eta Ibilaldiaren giroa.

Lehen aldiz antolatutako ekimen honek harrera bikaina izan du. Parte-hartzaileek koloreen, formen eta begirada pertsonalen bidez jaso dituzte Ibilaldiaren balioak, eta erakutsi dute artea ere euskararen eta komunitatearen topagune izan daitekeela.

Haurren eta gazteen kategorian, parte-hartzaileek aurrez prestatutako lanak aurkeztu zituzten. Helduen kategorian, berriz, artistek zuzenean margotu zuten Ibilaldiaren eremuan bertan, eguneko giroa, paisaiak eta bizipenak euren obretan jasoz.

Aurkeztutako lanek kalitate eta aniztasun handia erakutsi dute, eta epaimahaiak ez du lan erraza izan saridunak aukeratzeko orduan.

Kirikiño Ikastolatik eskerrak eman nahi dizkiegu parte-hartzaile guztiei, epaimahaikideei eta ekimena posible egin duten lagun guztiei. Lehen edizio honek agerian utzi du sormenak eta euskarak bide oparoa dutela elkarrekin.

HIRI KIRIBILI BIL!

Azken albisteak

Lehen aldiz antolatu den “Euskara Mila Koloretan” pintura lehiaketak artea, euskara eta komunitatea batu ditu Ibilaldia 2026ren baitan. Haur, gazte eta helduek euren sormenaren bidez islatu dituzte Ibilaldiaren giroa, euskal…
Ikastolatik hirira, eta hiritik Euskal Herrira: Ibilaldia iruditan
Euskalgintza sozialaren eta erakunde publikoen arteko indarrak batzera deitu dute ikastolek, euskararen biziberritzean jauzi berri bat egiteko.