Skip to main content

EHIZATUTAKO TXORIEN OMENEAN

Emakumeekiko indarkeria izugarri igo da

2021/11/29
EHIZATUTAKO TXORIEN OMENEAN

Ba al zenekien pandemia honen hasieratik emakumeekiko indarkeria izugarri igo egin dela? Frantzian, honen inguruan jarritako salaketak % 30 igo ziren isolamenduan, Singapurren, 2020ko martxoan, AWARE elkarteak 619 dei jaso zituen, Somalian, konfinamendu-neurriek emakumeen mutilazio genitalen gorakada eragin dute, eta horrela mundu guztian zehar. Emakumeak konfinamendu garaian etxean egotera behartuta izateak jada jasotzen zituzten tratu txarrak okerragotu zituen, haien senarrekin atxilotuta egotera behartu zituelako. Gainera, isolamendu honek asko murriztu zituen laguntza eskatzeko zituzten baliabideak eta aukerak. Horrez gain, gizonak etxera egotera behartuta egongo ziren, horregatik, haien sumin guztia haien emazteetan bideratzen zuten, futbol garaietan gertatzen den bezala. Esate baterako, Ingalaterran, emakumeekiko indarkeria %38 igo egiten da selekzioak galdu egiten duenean.

Egunero telebista piztu eta hilketa matxista berri bat ikusten dugu, egoera hain ohikoa bilakatu da gutxi-gutxinaka eta nahigabe normalizatu egin dugula, telebistan ikusten dugun emakume hori, ostera, gizaki bat da, ez zerrendan gehitutako aurpegi gabeko  izen bat gehiago. 10 urte zituenean tomatea ogi puxka batekin izugarri gustuko zuelaz jabetu zen Izaro, handik aurrera egunero jan izan ditu goizero. Orain dela pare bat egunerarte, bere senarrak hil egin zuela. Izarok izugarri gustuko zuen udaberria, loreak nola hazi egiten ziren ikusteak gustatzen zitzaion. Egun eguzkitsua bazen, haren semearekin parkean igarotzen zituen orduak eta orduak. Normaltzat hartzen zuen haren burua; abestea gustatzen zitzaion, baita margoztea ere. Berdea zen haren kolorerik gustokoena eta Titanic ikusten zuen bakoitzean negar egiten zuen, nahiz eta inori ez aitortu, aitzitik, ez da berriro gai izango bizitzaren plazer txiki hauetaz gozatzeko ere, bere senarrak betiko bukatu egin duelako bere bizitzarekin. Espainian urtea hasi denetik 70 feminizidio egon dira, 70 Izaro. 70 emakume horiek nahiak zituzten, ametsak, sentimenduak, seme-alabak, bizitzak, eta orain ez dira ezta berriro azken arnas bat hartzeko ere gai izango.

Hilketa matxistak gutxi izango balira, bortxaketa kopuruak izugarri hazi dira urtearen hasieratik ere, zehazki, %30,6. Harrigarria iruditzen zaigu nola sexuarekiko hainbeste informazio dagoen gizarte batean horrelako egoerak oraindik gertatzea, ordea, agian arazoa ez da informazio kopurua, baizik eta nondik lortzen dugun informazio hori. Pornografia ezin da gure hezkuntza izan. Nahiz eta askok pornografia eskola moduan hartu, oso zaila da irakasgai batez zerbait ikastea oinarriak ere ez badizkigute irakasten. Hau da, ezin ditugu sexu harremanak izan ez badakigu baiezkoa zer den. Baiezkoa bost ezaugarri nagusi ditu: borondatez eman BEHAR da, itzulgarria izan BEHAR da, jakinarazita egon BEHAR da, gogotsua izan BEHAR da eta azkenik, zehatza izan BEHAR da. Horregatik, jaso dugun hezkuntzagatik horrela ikusten ez dugun arren, arruntzat hartzen ditugun egoera asko sexu-abusuak dira. Esaterako, ezetz esan arren baietz esan arte ekiten jarraitzen baduzu; kondoia erabiliko duzuela adostu eta gero kentzea erabakitzen baduzu; baietz esateko gai ez dela jakinda sexu-harremanak izaten saiatzen bazara, isiltasuna baiezko moduan hartzen baduzu, etab. Asko gustatzen zaizue pentsatzea zuek ez zaretela mota horretako gizonak,  emakume bat bortxatzeko gai direnak soilik munstroak direlaren idea daukagulako, bestalde, guztiak ezagutzen dugu emakumeren bat sexu-abusuak jasan dituenak. Ondorioz, honek suposatzen du abusatzaile bat egon behar dela abusu horren atzean. Hortaz, agian, eta beldurgarriago dirudien arren, ez dira munstroak eraso hauen atzean daudenak, gizonak baizik.

Eta agian, ointxe bertan zeuen burutik pasatzen den pentsamendu bakarra “joder las feminazis” da. Eta ulerkorra da, egia aurpegiratzen zaizuenean eta argudiorik gabe geratzen zarienean hitz majiko horrez baliatzen baitzarie. Baina, badakizue zer?  Gaur “las feminazis” gure ahotsa altzatuko dugu, gure ahoa estaltzen saiatzen bazarie ere;  “estas feminazis” gure amorru hitzak airera botako doguz, zerua gaur ez daudenen odolak gorriz tintatu dadin; “estas feminazis” gizarte patriarkal honek guk daukagun txorien antzeko hegoetan eragindako zauriak konponduko doguz; eta, kosta ahala kosta, “estas feminazis” inoiz baino indartsuago eta iraultzaileago berragertuko gara, gurea dena lortu dezagun.

Hemen gauden txoriok ezin izan dutenen hegoak astintzeko izenean aterako gara kalera, eta ez soilik gaur, egunero egunero baizik.

Gaur, azaroak 25, txoriok indarkeria matxistaren aurka egingo dugu, eta, egunen baten, gure hegoak ebakitzeari utziko diozue, txoriak askatasunez txori izaten utziz.

Poetisa Moreak, Kirikiño Ikastolako talde feminista. 

Azken albisteak

2024-04-18
Aurten ere, ikastolako kiroldegia alokatzeko aukera dago. Bertan, saskibaloiko zelaia, futboleko zelaia eta eskupilotan aritzeko guneak ditugu, harmailak eta aldagelez gain.
2024-04-16
Apirilaren 25ean, 18:30ean, Haurren tratu txarren aurkako nazioarteko eguna dela eta, Kiroleko haur eta nerabeentzako ingurune seguruei buruzko jardunaldia antolatu dute San Mames zelaiko "Iparra A
2024-04-15
Ikastolen Elkartea osatzen dugun ikastola guztiak ekainaren 22an 7. Batzarra izango dugu. Bertan, ikastolak etorkizunera begira izango duten bide-orria eta helburu berriak aurkeztuko dira.