Skip to main content

BERTSO AFARIA 2022

Gure ohiko bertso-afaria abendurako aurreikusita bageneukan ere, osasun-egoera zela eta atzeratu behar izan genuen. Azkenik, apirilaren 2an ospatu ahal izan genuen.

Bertso Afaria

Oraingo honetan, Anjel Mari Peñagarikano, Ane Labaka eta Jone Larrinaga bertsolariak gurekin egon ziren.

Giroa berotzeko, 19:30etatik Aurrera triki-poteoa Santutxu eta Txurdinaga auzoetan zehar egin genuen. Santutxuko Ricardo Bastida arkitekto plazan hasi ginen eta 21:00ak aldera ikastolan bueltan geunden bertso-afaria hasteko euskaraz bizi gunean.

Giro ezin hobean aritu ginen. Lagunartean afariaz eta bertsoez gozatu genuen.

Berritasun moduan, aurten, ikastolako ikasle ohia, Imanol Ituiño magoa gai-jartzaile lanetan aritu zen eta gaua magiaz jantzi zuen.

Gau bikaina! Hurrengoaren zain gaude!

Azken albisteak

2026ko ekainaren 9an du KIRIKIÑO IKASTOLA, KOOP. E.ak bere Batzar Orokor Arrunta.
Kirikiño Ikastolan “Herria dantzan, Ibilaldia martxan” jaia antolatu dugu maiatzaren 8rako, Bilboko Abandoibarran, Ibilaldia 2026ri hasiera emateko. 18:00etatik aurrera, hiru gunetan banatutako egitarau oparoa eskainiko dugu…
Ibilaldia gero eta gertuago dugu, eta bide horretan, pausu berezi bat partekatu nahi dugu komunitate osoarekin: “Kirikiño eta patinete magikoa” ipuina.