Skip to main content

KIRIKIÑO IKASTOLAKO ESKOLAZ KANPOKO JARDUEREN ESKAINTZA 2022-2023

Eskolaz kankoko eskaintza 2022-2023

EKE 22-23

Datorren ikasturterako eskolaz kanpoko jardueren eskaintza prest daukagu. Aurten gure eskaintza zabaldu dugu, 6 jarduera berri gehituz, askotarikoa izan dadin eta gure ikasleen eskariei erantzun ahal izateko.

Jarduera berriak hauek dira:

  • Eskupilota: Bizkaiko Eusko Pilota Federakuntzarekin elkarlanean eskupilota sustatu nahi dugu, eskupilotan adituak diren begiraleekin.
  • Saskibaloia: Bilbao Basket Fundazioarekin elkarlanean gaude saskibaloia sustatzeko klubeko profesionalen eskutik.
  • Margogintza/eskulana: Ekintza honetan, umearen alderdi emozionala, pertzeptiboa, intuitiboa eta analogikoa landuko da. Irudimena eta sormena lagun izango dituzte eta hainbat margoketa teknika ezberdin landuko dituzte.
  • Lettering: Pintzel puntadun errotulkiekaz letrak marrazten ikasiko dute. Alfabeto, letra larri, letra txiki eta formatu desberdinak landuko dira.
  • Gitarra: Kordazko instrumenturik ezagunena eta erabiliena da bere soinu bereizgarriagatik, baita musika estilo askotara egokitzen delako ere. Oso aukera ona da musika munduan lehenengo aldiz murgildu nahi dutenentzat.
  • Argazkigintza: DBHko ikasleentzat eskainitako kanpo-jarduera izango da. Bertan, mugikorraren bidez argazkiak ateratzeko pausuak eta tresnak erakutsiko zaizkie.

Hemen gida osoa ikus dezakezu.

Ekintzetan izena emateko epea ekainaren 10era arte izango da Alexia Web plataformaren bidez. Informazio guztia eta izena emateko jarraibideak ere Alexiako galerietan topatuko dituzue, “Eskolaz kanpoko”en karpetan hain zuzen ere.

Fitxategiak

Azken albisteak

Lehen aldiz antolatu den “Euskara Mila Koloretan” pintura lehiaketak artea, euskara eta komunitatea batu ditu Ibilaldia 2026ren baitan. Haur, gazte eta helduek euren sormenaren bidez islatu dituzte Ibilaldiaren giroa, euskal…
Ikastolatik hirira, eta hiritik Euskal Herrira: Ibilaldia iruditan
Euskalgintza sozialaren eta erakunde publikoen arteko indarrak batzera deitu dute ikastolek, euskararen biziberritzean jauzi berri bat egiteko.