Skip to main content

Euskaraz Bizi agenda

Urtarriletik martxora arteko ekintzen agenda

Urtarrila-martxoa

Ikastolan oso argi daukagu, ikastolako jarduneko esparruetan ezezik, aisiaren une eta guneak euskararen alde ustiatzea ezinbestekoa dela. Eta zeregin horretan Euskaraz Biziren eskutik laguntza ezin hobea daukagu.

Aurten ere, indartsu eta gogotsu, kartelean agertzen diren ekintzen antolakuntzan murgildu gara. Bertan ikus dezakezue hemendik eta martxora artean izango ditugun aukera eta ospakizun ezberdinak. Gure webguneko agendan ere ekintza hauek topatuko dituzue eta datak hurbiltzen diren heinean zehaztasun gehiago izango dituzue, bai hemetik, bai sare sozialetatik.

Animatu eta parte hartu!

Azken albisteak

Gure ikaslearen oroimenez
EuskarAbenturako 130 gaztek Kirikiño Ikastolan egingo dute espedizioaren azken gaua, Atharratzetik Getxora Euskal Herria oinez zeharkatu ondoren. Ikastolako Euskara taldeko ikasleek eta Berbalaguneko gurasoek harrera beroa…