Skip to main content

ERRIGORA: Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura

Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora.

errigora

Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroa hegoalde eta erdialdea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.

Oraingo honetan ESKUTIK ESKURA kanpaina martxan jarri dute. Sarri esaten den bezala, ekoizteko erak aldatzeko bide eraginkorra izan daiteke kontsumitzeko modua aldatzea. Horretarako aukera ematen dizu "Eskutik eskura" kanpainak. Errigora Balioak dituzten produktuak eskatu eta despentsa urte guztirako betetzeko aukera ematen dizu eta, ondorioz, balio horietan modu zuzenean eragiteko. 

Eguneroko kontsumo ohituretan eragiteko jaio zen kanpaina honetan Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak eska daitezke, auzolanari esker, norbere herrian ekoizlearen jatorrizko prezioan. Olioa 5 litroko bidoietan banatzen da eta kontserbak 12 ontziko sortetan, planteamendua urte osorako beste eskatzea da eta. Eskaera-epea martxoa aldera izan ohi bada ere, banaketa bi txandatan egiten dugu: apirilean olioa eta maiatza-ekainean kontserbak.

 

Eskariak egiteko, klikatu hemen.

Irudia
errigora

Azken albisteak

Joan den martxoaren 6an, Goiuri Jauregia-n ospatu zen emakume kooperatibisten omenaldi ekitaldia, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua-k eta Konfekoop-ek antolatuta, “
Bilboko Arriaga Antzokian aurkeztu ditu Kirikiño Ikastolak 2026ko Ibilaldiko kanta eta bideoklipa arrakasta handiz.
Martxoaren 14an Ikasle ohien bazkaria ospatuko dugu, lagun zaharrak (eta berriak), ikasle ohi, irakasle eta langileak elkartzeko egun berezi batean.