NIRE BURUA MAITE DUT... ekimena Kirikiño Ikastolako DBH3tik gorako ikasleei zuzenduta dago.
Argazkiaren bidez hausnarketa-esparru bat sortzeko helburua du proiektu honek, Ekuadorko emakume landatar eta indigenen eskubideen urraketaren errealitatearen eta euskal emakumeen eskubideen zitaniar urraketaren artean konparatuta, argazkigintza salaketaren eta eskubideen babesaren funtsezko erreferente gisa ulertzeko helburuarekin. Argazkigintza feministarekin zerikusia duen ekimena da hau, izan ere, argazkilaritza tresna erabakigarria izan da aktibismo feministan, emakumeen borrokak ikusarazteko aukera emanez.
Zertan datza?
- Hausnarketa saioa gaiari buruz sakontzeko eta elkarteak egindako nazioarteko lana ezagutzeko.
- Argazkilaritza tailer praktikoa. Bi argazkilari profesionalekin: Bego Elexpe eta Juan Gomez. (5 astez, iraila-urria bitartean, ostiraletan 15:15-17:15). Norberaren mugikorra erabiliko da. Aukera duenak kamera erabili dezake ere.
Proiektuari amaiera emateko dinamikak antolatuko dira: Argazki-tailer feministaren emaitzei eta inpaktuari buruzko hausnarketa, gazteen artean kontzientzia kritikoa sortzeko duen garrantzia azpimarratuz. Azaroak 25eko ekintza bereziak aprobetxatuko dira.
Azaroak 25eko data inguruan (emakumearen indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna) Bilboko metroko geltoki batzuetan ekimen honen inguruko panelak egongo dira. Nazioarteko lehiaketako argazkiez gain, gure ikastolako ikasleen emaitza batzuk ere argitaratuko dira.