Skip to main content

Gure Ikastolak 2026ko Ibilaldia antolatuko du

Atzerako kontaketa hasi da!

Zatoz!

Harrotasunez jakinarazten dugu gure ikastola 2026ko Ibilaldia antolatuko duela. Aukera honek ekitaldi soil bat baino askoz gehiago esan nahi du; gure komunitate gisa bat egiteko eta euskara, gure kultura eta ikastolan partekatzen ditugun balioak bultzatzen jarraitzeko unea da.

Urriaren 17an, proiektu honen aurkezpen ofiziala egin genuen, eta bertara gonbidatu genuen hezkuntza komunitate osoa: ikasleak, familiak, irakasleak eta pertsonal ez dozentea, kooperatibistak, ikasle ohiak eta lagunak. Abentura zirraragarri honen lehen xehetasunak jarraian dituzue.

  • AURKEZPENEKO INFORMAZIOA: Hurrengo irudiaren gainean klikatzen baduzue, aurkezpenaren dokumentua ikusi ahal izango duzue. 
Irudia
Ibilaldia 2026 aurkezpena

 

 

 

 

 

  • IZEN-EMATEA LANTALDEETANhemen
  • SORMEN TAILERRA: Horrez gain, azaroaren 15eko arratsaldean, egingo dugun 2026ko edizioaren lelo eta logoaren sormen tailerrean parte hartzeko gonbita luzatzen dizuegu. 

Ziur gaude guztion elkarlanarekin edizio hau arrakastatsua izango dela, gure ikastola sendotzeko ez ezik, euskara eta hezkuntzarekiko dugun konpromisoa berresteko ere.

 

Azken albisteak

Euskalgintza sozialaren eta erakunde publikoen arteko indarrak batzera deitu dute ikastolek, euskararen biziberritzean jauzi berri bat egiteko.
2026ko ekainaren 9an du KIRIKIÑO IKASTOLA, KOOP. E.ak bere Batzar Orokor Arrunta.
Kirikiño Ikastolan “Herria dantzan, Ibilaldia martxan” jaia antolatu dugu maiatzaren 8rako, Bilboko Abandoibarran, Ibilaldia 2026ri hasiera emateko. 18:00etatik aurrera, hiru gunetan banatutako egitarau oparoa eskainiko dugu…