Skip to main content

BERTSO SAIOA: Azaroaren 29an

Aurtengo bertso saioa azaroaren 29an ospatuko dugu

bertso

Dagoeneko jakingo duzue gure ikastolan bertsozaletasuna sakon errotuta dagoela. Urtero, ilusio handiz, bertso saio bat antolatzen dugu, eta aurten ere ez dugu hutsik egingo! Euskararen eguna hurbiltzen ari dela aprobetxatuz, ekitaldi berezi bat prestatu dugu. Hona hemen xehetasunak:

  • Eguna eta ordua: Azaroaren 29an, 19:00etan.
  • Lekua: Gabriel Aresti areto berrian.
  • Prezioa: 6€.
  • Bertsolariak: Angel Mari Peñagarikano, Alaia Martin, Etxahun Lekue eta Maddi Ane Txoperena.

Ekitaldiaren amaieran, ikastolako harreran pikoteo atsegin bat izango dugu denon gozamenerako.

Sarrerak ikastolan bertan edo beheko irudian klikatuz erosi dezakezue. (Mugikorrarekin bazabiltza, "Bertso saioa" ren gainean klik egin).

 

 

Azken albisteak

Lehen aldiz antolatu den “Euskara Mila Koloretan” pintura lehiaketak artea, euskara eta komunitatea batu ditu Ibilaldia 2026ren baitan. Haur, gazte eta helduek euren sormenaren bidez islatu dituzte Ibilaldiaren giroa, euskal…
Ikastolatik hirira, eta hiritik Euskal Herrira: Ibilaldia iruditan