Skip to main content

Patronato nesken saskibaloiko taldeak Bizkaiko txapelketa jokatuko du gurean

Patronato nesken saskibaloiko taldeak Bizkaiko txapelketa jokatuko du gurean datorren asteburuan

patronato

Patronato nesken taldea (infantilak "e"), Jesus Ituño entrenatzaile eta federazioko zuzendari teknikoaren babesarekin, denboraldi bikaina egiten ari da, eta bere ligan bigarren postuan sailkatzea lortu du. Horri esker, Bizkaiko txapelketa jokatzeko aukera izango dute, eta albiste pozgarria da: Kirikiñoko kiroldegia izango da ekitaldi honen egoitza!

Patronatoko taldeek gure kiroldegian entrenatzen dute astero, eta aurten, gure instalazioek Bizkaiko txapelketaren egoitza izateko hautaketa jaso dute. Txapelketan parte hartuko duten taldeek zelai aurkezpena egin behar izan zuten, eta hautatutako zelaien artean gure kiroldegia aukeratu zen lehiaketa hartzeko. Gure instalazioetan jokatuko da Bizkaiko txapelketa, eta horrek ilusio handia egiten digu!

Txapelketa apirilaren 12an, zapatua, hasiko da eta 13an, domeka, finalerdia eta finala jokatuko dira goizez. Beraz, animatu eta etorri neskei babesa ematera!

Zorionak taldeari eta aurrera Patronato!

Irudia
kartela

Azken albisteak

Lehen aldiz antolatu den “Euskara Mila Koloretan” pintura lehiaketak artea, euskara eta komunitatea batu ditu Ibilaldia 2026ren baitan. Haur, gazte eta helduek euren sormenaren bidez islatu dituzte Ibilaldiaren giroa, euskal…
Ikastolatik hirira, eta hiritik Euskal Herrira: Ibilaldia iruditan
Euskalgintza sozialaren eta erakunde publikoen arteko indarrak batzera deitu dute ikastolek, euskararen biziberritzean jauzi berri bat egiteko.