Skip to main content

Ibilaldia 2026 DENDA MARTXAN!

"HIRI KIRIBILI BIL!” leloa eta logoa magiaz aurkeztu dira:  BIL-DENDA zabalik dago!

IBILALDI

Ibilaldia 2026 bide onetik doa eta lehen urrats ofiziala egin dugu: leloa eta logoa aurkeztu ditugu gure ikastolako jaialdian, giro ikusgarrian. Eta une hunkigarri horretan, gure ikasle ohia den Imanol Ituiño izan genuen lagun, magiaz beteriko aurkezpen zoragarri batekin.

Logo eta leloa agertarazteko moduak jaialdiko momenturik bereziena bihurtu zuen, eta guztion emozioa airean geratu zen: "HIRI KIRIBILI BIL!" entzun eta logoa agertarazi egin zuen kamiseta eta lona ikusgarri batzuetan. Txalo zaparrada eta irribarreak nagusitu ziren momentu hunkigarri horretan.

🎉 Aurkezpen horrekin batera, Ibilaldia 2026ko arropa eta materiala ere jarri genuen salgai. Katalogoa eta argazkiak ikusgai dituzue, eta denda irekita egongo da ondorengo ordutegian:

🛍️ BIL-DENDAren ordutegia: Ibilaldiko web orriko agendan etengabe eguneratzen goaz. Denda ibilataria eta bestelako ekimenak ere bertan ikusgai izango dituzue.


Pauso bakoitza garrantzitsua da, eta hasiera hau zoragarria izan da. Eskerrik asko bertaratu eta parte hartu zenuten guztioi! Egun magikoa izan zen, eta magia hori posible egin zenuten lantalde guztiei bihotzez eskertu nahi diegu. Bidea hasi besterik ez da egin: luzea izango da, baina denon artean edizio ahaztezina eraikiko dugu. 

HIRI KIRIBILI BIL!

 

produktuen katalogoa (eguneratua).pdf

Azken albisteak

Kirikiño Ikastolan harro gaude berriz ere gure ikasleetako batek, Araitz Leiva Goikoleak, Bilboko Udalak ematen duen “Casilda Iturrizar – Epalzaren alarguna” beketako bat jaso duelako, 2023-2024 ikasturtean lortutako emaitza…
Euskarak eta euskal hiztun komunitateak bizi duten larrialdi linguistikoaren aurrean, Euskalgintzaren Kontseiluak ‘Euskaraz bizitzeko Pizkundea’ ekitaldia antolatu du abenduaren 27rako, 17:00etan, Bilbao Arenan. Ekitaldi…
Gaur Kirikiño Ikastolan Gabonetako otzararen zozketa egin da, ikastolako komunitatearen artean giro atsegina eta ilusioa sortuz.