Skip to main content

IKASTOLAKO JAIALDIA 2025

Larunbatean Ikastolako Jaialdia ospatu genuen

jaialdi

Joan den larunbatean, maiatzaren 31n, ospakizun handia izan genuen Kirikino Ikastolan: IKASTOLAKO JAIALDIA. Egun osoko egitaraua prestatu genuen, eta familiek, ikasleek eta irakasleek elkarrekin gozatzeko aukera paregabea izan zuten.

Goizeko 12:00etan hasi ginen, ibilaldiaren logo eta leloa aurkeztu genituen Imanol Ituiño ikasle ohiaren laguntzarekin. Txupinazoarekin batera, arropa aurkezteko desfilea izan genuen eta ibilaldiko denda ere ireki zen.

Goizeko unerik arrakastatsuena kuadrillen arteko paella txapelketa izan zen. Giro bikaina sortu zen sukalde inguruan, eta eguerdian paella onenak aurkeztu eta saritu ziren. 

Arratsaldean,  haurrentzako puzgarriek eta jolasek hartu zuten protagonismoa, eta familientzako eta ikasleentzako txapelketekin jarraitu genuen: futbolin, mus, eskupilota, futbol punteria, herri kirolak… Aukera zabala izan zen parte hartzeko eta ondo pasatzeko!

Eta festa borobiltzeko, DJ Kaktus arduratu zen musika eta giro ezin hobea jartzeaz 18:00etatik aurrera.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi, eta bereziki jaialdi hau posible egin duzuen guztiei. Gora Kirikino Ikastola!

📸 Hemen dituzue egun zoragarri horretako argazkiak:
 

Azken albisteak

Bilboko Arriaga Antzokian aurkeztu ditu Kirikiño Ikastolak 2026ko Ibilaldiko kanta eta bideoklipa arrakasta handiz.
Martxoaren 14an Ikasle ohien bazkaria ospatuko dugu, lagun zaharrak (eta berriak), ikasle ohi, irakasle eta langileak elkartzeko egun berezi batean.
Aurten, Ibilaldia 2026ko kanta nork sortu eta nork interpretatuko duten ezagutzera eman dugu, eta momentu berezgarri horren aurkezpen-ekitaldia martxoaren 3an, 19:00etan, ospatuko dugu Bilboko Arriaga Antzokian. Aurtengo…