Skip to main content

Ibilaldia Aste Nagusian

Kirikiño Ikastolak presentzia handia izan du Bilboko Aste Nagusian Ibilaldiaren alde.

Aixeberri

2026ko Ibilaldiaren prestakizunak aurrera doaz eta Bilboko Aste Nagusian izan gara gure denda ibiltari eta ekintza ezberdinekin.

Abuztuaren 17an Aixeberrin, umeentzako tailerrak antolatu genituen, txikiek jai giroan parte hartu zezaten eta familiek ere euskaraz gozatzeko aukera izan zezaten. Halaber, elkartasun txanda burutu zuten ikastolako guraso eta langileek eta oso giro alaia eta parte-hartzailea sortu zen.

 

Abuztuaren 19an, Algaran, gure komunitatea elkartu zen berriz ere, eta Bilbao Hiria Irratiak elkarrizketa egin zigun, ikastolaren eta Ibilaldiaren berri emateko aukera eskainiz. Elkarrizketa entzungai hemen. Gainera, ikastolako guraso batek gidatutako ogi tailerrean gure ikasle batzuek parte hartu zuten, esperientzia aberasgarri eta dibertigarria biziz.

 

Abuztuaren 22 eta 24an Gogorregin, jaien egun handian eta azken egunean, gure komunitatearekin elkartu eta euskarazko jai giroa partekatu genuen, giro bizia sortuz Ibilaldiko denda ibiltariarekin.

 

Egun hauetan zehar bisita bereziak jaso genituen ere: besteak beste Mari Jaia, txupinera, pregoilaria, Bilboko alkatea eta zenbait zinegotzi gurean izan ziren, eta bertaratutakoek oso harrera beroa egin zieten.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! Aste Nagusiak bizipen ahaztezinak utzi dizkigu, eta ilusioz jarraitzen dugu lanean Ibilaldia 2026 prestatzen.


 

Azken albisteak

Azaroaren 15ean Kirikiño Ikastolak guraso ekintzaile haiei omenaldi hunkigarria eskaini zien —ikastolaren lehen urteetan euren seme-alabak euskara eta hezkuntza kooperatiboaren ametsarekin hazten lagundu zuten familiei.
Aurten Kirikiño Ikastolak bertsozaletasunari eusten dio beste behin, eta Euskararen Eguna gertu dugula, urteroko
Azaroaren 26an ospatuko dira Ikastolen 29. Jardunaldi Pedagogikoak, aurten lelo argi batekin: Bagatoz inklusiotik ekitatera!