Skip to main content

Gure sustraietatik... Hiri Kiribili Bil!

2026ko Ibilaldirako hilabete batzuk falta direnean, kooperatibista ez erabiltzaileentzako omenaldi berezia egingo dugu

Josu eta Bego

2026ko maiatzaren 31n antolatuko dugu Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen jai handia, eta, ordurako sei hilabete falta direnean, bazkaria prestatuko dugu kooperatibista ez erabiltzaileei eskerrak emateko

Hitzordua azaroaren 15ean izango da, eta kooperatibista ez erabiltzaileak zein euren ilobek Kirikiño Ikastolan ikasteko aukera izan dezaten partizipazioa seme-alabei utzi dieten aitite-amamak batu nahi ditugu. Horrela, azken ia 50 urteetan hezkuntza komunitatea osatu duten gurasoak gonbidatu ditugu ikastolara, urteotan erakutsitako konfiantza, babesa eta egindako lana aitortzeko. Datorren urteko Ibilaldirako hilabete batzuk falta direnean, omenaldi hau aukera paregabea da Ikastolaren sustraiak gogoratzeko eta etorkizunari begira komunitatea indartzeko.

 

Egun berezia
Aspaldiko lagunak ikusteko egun berezia izango da. Ekitaldiak 12:30ean hasiko dira Birjinetxe parrokian. Meza ospatu eta gero, bildutakoak Kirikiño Ikastolako Gabriel Arestiko eraikinera gerturatuko dira. Ikastolako dantzariek aurreskua dantzatuko diete eta Kirikiño Ikastolako abesbatzaren emanaldia entzun ahalko da.
Bazkaria Ikastolako Euskaraz Bizi gunean izango da 14:30ean, eta txartelak Ikastolan bertan edo hemen eros daitezke azaroaren 10a baino lehen, lekua bete arte, 25 euroren truke.

Arratsaldeko bostetan, sabela beteta, denok elkarrekin euskal kantak abesteko unea izango da.

Omenaldiaren testigantza gisa, Ikastolako erreferente izan diren Josu Meabe eta Begoña Bengoa egon dira astearte honetan Ikastolan.

Ekitaldi hau Kirikiño Ikastola antolatzen ari den hainbat aurre-ekitaldietako bat izango da, Ibilaldia 2026ko motorrak berotzen jarraitzeko eta gure sustraietatik abiatuta etorkizunera begira jarraitzeko.

 


 

Azken albisteak

Martxoaren 14an Ikasle ohien bazkaria ospatuko dugu, lagun zaharrak (eta berriak), ikasle ohi, irakasle eta langileak elkartzeko egun berezi batean.
Aurten, Ibilaldia 2026ko kanta nork sortu eta nork interpretatuko duten ezagutzera eman dugu, eta momentu berezgarri horren aurkezpen-ekitaldia martxoaren 3an, 19:00etan, ospatuko dugu Bilboko Arriaga Antzokian. Aurtengo…
Otsailaren 8an Ikastolako komunitate osoak bat egin genuen urtero egiten dugun txitxiburduntziarekin, aurtengoan bereziki esanahi handia izan duen mendi-irteeran. Ibilaldi urtea den honetan, Eguzkibegitik Kirikiñora…