Skip to main content

Bertso Saioa: Azaroaren 28an, euskaraz eta kulturaz gozatzeko hitzordua

Euskarak batzen gaitu: ibilaldian ere euskara gara.

banner

Aurten Kirikiño Ikastolak bertsozaletasunari eusten dio beste behin, eta Euskararen Eguna gertu dugula, urteroko Bertso Saioa antolatuko dugu. Aurtengo ekitaldia berezia izango da, ikastola Ibilaldia 2026 antolatzen ari den urte honetan eta Korrika Bilbon amaitzear den honetan. Bi mugimendu handi horiek indartzen duten euskararen aldeko konpromisoarekin bat eginez, komunitate osoa gonbidatu nahi dugu kulturaz eta euskaraz gozatzera.

Ekitaldiaren xehetasunak

  • Eguna eta ordua: Azaroaren 28an, 19:00etan

  • Lekua: Gabriel Aresti areto nagusia

  • Prezioa: 6 €

  • Bertsolariak: Angel Mari Peñagarikano, Maddi Ane Txoperena, Jon Maia eta Aissa Intxausti

Aurtengo erronka argia da: aretoa betetzea, euskararen eta euskal kulturaren aldeko elkartasuna eta gogoa erakutsiz. Saioaren amaieran, pikoteo atsegina izango dugu, giro lasaian elkarrekin egoteko.

Sarrerak eskuratzeko

  • Ikastolan bertan salgai

  • Edo gure webgunearen bidez, lotura honetan: [Sarrerak erosi]

Euskaraz bizitzeko eta komunitatea indartzeko une ederra izango da. Gonbidatuta zaudete guztiok.

Ibilaldian ere Euskara gara. 

Azken albisteak

2026ko ekainaren 9an du KIRIKIÑO IKASTOLA, KOOP. E.ak bere Batzar Orokor Arrunta.
Kirikiño Ikastolan “Herria dantzan, Ibilaldia martxan” jaia antolatu dugu maiatzaren 8rako, Bilboko Abandoibarran, Ibilaldia 2026ri hasiera emateko. 18:00etatik aurrera, hiru gunetan banatutako egitarau oparoa eskainiko dugu…
Ibilaldia gero eta gertuago dugu, eta bide horretan, pausu berezi bat partekatu nahi dugu komunitate osoarekin: “Kirikiño eta patinete magikoa” ipuina.