Skip to main content

Ibilaldiko denda Bilboko Gabonetako baso magikoan

Abenduaren 5etik urtarrilaren 5era Ibilaldiko produktuak erosi ahalko dira Bilboko Casilda Iturrizar parkeko Gabonetako Merkatuan

Gabonetako Bil-denda

Abenduaren 5etik aurrera, hilabetez, urtarrilaren 5era arte, Bilboko Casilda Iturrizar parkean egongo den Gabonetako baso magikoan  jarriko ditugu salgai Ibilaldiko produktuak.

Denetarik izango dute aukeratzeko bertaratuko diren guztiek, Ibilaldiko neguko bilduma estreinatu berri da eta. Hala, hotzari aurre egiteko polarrak, kirol-jertseak eta kamisetak daude, baita osagarri ugari ere, adibidez, Gabonetako katilua. 

 

Gabonetako Bil-dendan txanda egitea

Egun hauetako txandak betetzeko laguntzaileak behar ditugu. Laguntzeko prest bazaude egin ondorengo botoian klik eta eman izena. Animatu zaitez! Danon artean errezagoa da erronka hau betetzea.

TXANDAK EGITEKO GALDETEGIA

 

Ezinbesteko geldialdia

Aurten, Gabonetako Merkatua Casilda Iturrizar parkean egongo da, eta Ibilaldiak bere lekua izango du bertan. Guztira, hogeita hamabost etxola izango dira, iaz baino bederatzi gehiago. Denek inguratuko dute 2024ko Gabonetan arrakasta handiz estreinatutako argien eta soinuaren tunela. Oinezkoentzako esperientzia ikaragarri polita da, magikoa, urteko egun seinalatuetan egin daitekeena, eta, aurten, gainera, erosketa batzuk egiteko aprobetxatu ahalko da paseoa. 

Abenduaren 5etik 21era Merkatuaren ordutegia 17:00etatik 22:00etara izango da astelehenetik ostiralera eta 11:30etik 14:30era eta 17:00etatik 22:00etara asteburuetan eta jaiegunetan. Goiz eta arratsaldeko ordutegi hori bera izango da abenduaren 22tik urtarrilaren 5era arte, baina abenduaren 24an, 31n eta urtarrilaren 5ean bi ordu lehenago itxiko ditu ateak, hau da, 19:00etan, eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da. 

Gabonetako Merkatuaz gain, bestelako ekintzak egongo dira Eguberri egunetan Casilda Iturrizar parkean, eta baso magikoaren irudia hartuko du hilabetez. Euskal mitologian oinarritutako argi eta fantasia gunea izango da: eguzkiloreak, animaliak, pertsonaia mitologikoak eta galtzagorriak nonahi, naturak eta euskal kulturak bat eginez. Zuzeneko musikaz, antzezlanez eta dantzaz ere gozatu ahalko da Gabonetako Merkatuaren inguruetan Eguberrian. Jarraian egun hauetako programa osoa kontsultatu dezakezue:

ordutegiak.pdf

Azken albisteak

Martxoaren 14an Ikasle ohien bazkaria ospatuko dugu, lagun zaharrak (eta berriak), ikasle ohi, irakasle eta langileak elkartzeko egun berezi batean.
Aurten, Ibilaldia 2026ko kanta nork sortu eta nork interpretatuko duten ezagutzera eman dugu, eta momentu berezgarri horren aurkezpen-ekitaldia martxoaren 3an, 19:00etan, ospatuko dugu Bilboko Arriaga Antzokian. Aurtengo…
Otsailaren 8an Ikastolako komunitate osoak bat egin genuen urtero egiten dugun txitxiburduntziarekin, aurtengoan bereziki esanahi handia izan duen mendi-irteeran. Ibilaldi urtea den honetan, Eguzkibegitik Kirikiñora…