Skip to main content

Ibilaldiko neguko bilduman kiribila protagonista! Buelta bakoitzean euskararen aldeko urrats berria ematen duen kiribila

Kamiseta eta kirol-jertse berriez gain, hainbat osagarri berri daude azaroaren 28an plazaratu den bilduman, esaterako, diru-zorroak eta katiluak

kiribila

Hotza eta euria bertan ditugunean Ibilaldiko neguko bildumako produktuak heldu zaizkigu goxo-goxo aurre egin ahal izateko neguari. Hala, polarrak, kirol-jertseak eta kamisetak eros daitezke bero-bero egoteko. Osagarriak ere asko dira, adibidez, katiluak, mosketoiak, nezeserrak, totebagak eta diru-zorroak. Baina ez hori bakarrik, hamaika produktu berri horiek sorpresa handi batekin datoz, logoaren bertsio berria erabili baita.

Produktu berri horiek guztiak Ibilaldiko udako bilduma osatzera datoz. Horrela, bada, aukera zabala dago 2026ko Ibilaldiko logoa duten produktuak noranahi eramateko. 

 

Euskararen kiribila

2026ko Ibilaldiko leloa HIRI KIRIBILI BIL da, eta udako produktuetan patinetea da nagusi; neguko bilduman, berriz, leloan bertan agertzen den beste elementu batek hartuko du protagonismoa: kiribilak.

Espiralaren bidez, buelta bakoitzean euskararen aldeko urrats berria ematen duen kiribila erakutsi nahi da. Era berean, euskararen jarraikortasuna adierazi nahi da, transmisioa etengabekoa dela eta euskara belaunaldiz belaunaldi igaroko dela, Kirikiño Ikastolak azken ia 50 urteetan egin duen bezala.

 

Produktu guztiak online dendan eros daitezke, baita Bil-dendan ere.

Azken albisteak

Kirikiño Ikastolako "Altxa Burua" batzordeak "Geurea erabil dezakezu" ekimena abiarazi du 2025eko abenduan, Txurdinagako Merkatarien Elkartearekin eta auzo horretako beste merkatari batzuekin elkarlanean.
Abenduaren 5etik aurrera, hilabetez, urtarrilaren 5era arte, Gabonetako Merkatua Casilda Iturrizar parkean egongo da eta Ibilaldiak bere lekua izango du bertan.
Hotza eta euria bertan ditugunean Ibilaldiko neguko bildumako produktuak heldu zaizkigu goxo-goxo aurre egin ahal izateko neguari. Produktu berriek Ibilaldiko udako bilduma osatzera datoz eta kiribila dakarte protagonista,…