Skip to main content

Txitxiburduntzia, mendia eta Ibilaldiko lekukoa bidean

Eguzkibegitik Kirikiñora, gure ohiturak eta komunitatea elkarrekin biziz

Txitxiburduntzia

Otsailaren 8an Ikastolako komunitate osoak bat egin genuen urtero egiten dugun txitxiburduntziarekin, aurtengoan bereziki esanahi handia izan duen mendi-irteeran. Ibilaldi urtea den honetan, Eguzkibegitik Kirikiñora egin genuen ibilbidea, Ibilaldiko lekukoa gurekin eramanez, bere bide bera jarraituz.

Adin ezberdinetako ikasleak, irakasle eta familia elkarrekin abiatu ginen: lehenengo autobusez Eguzkibegira, eta handik aurrera 10 kilometro inguruko ibilaldia oinez, menditik barrena, Kirikiñora iritsi arte. Eguraldiak ez zigun beti erraza jarri —tarteka euria, tarteka eguzkia— baina horrek ere ez zuen gure gogoa zapuztu.

Helmugan, ohiturari eutsiz, txorizoak erretzeko tartea izan genuen, elkarrekin egoteko eta eguna partekatzeko une ezin hobea.

Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi, gure kultura, gure ikastola eta gure komunitatea elkarrekin biziarazteagatik.


Eguneko argazki eta bideoak jarraian dituzue.

 

Azken albisteak

Lehen aldiz antolatu den “Euskara Mila Koloretan” pintura lehiaketak artea, euskara eta komunitatea batu ditu Ibilaldia 2026ren baitan. Haur, gazte eta helduek euren sormenaren bidez islatu dituzte Ibilaldiaren giroa, euskal…
Ikastolatik hirira, eta hiritik Euskal Herrira: Ibilaldia iruditan
Euskalgintza sozialaren eta erakunde publikoen arteko indarrak batzera deitu dute ikastolek, euskararen biziberritzean jauzi berri bat egiteko.