Skip to main content

Kirikiño Ikastolak aire zabaleko lehen pintura-lehiaketa antolatuko du Ibilaldian

Kolorea eta sormena izango dira aurtengo Ibilaldiaren protagonista berriak

kartela

Kirikiño Ikastolan pauso berri bat emango dugu aurten, IBILALDIA 2026ren baitan. Lehen aldiz, “IBILALDIA, EUSKARA MILA KOLORETAN” aire zabaleko pintura-lehiaketa antolatuko dugu, artea eta sormena gure jaialdiaren parte bihurtuz.

Ekimen honen bidez, Ibilaldiaren giroa, euskal kultura eta komunitatearen bizitza margolanen bidez jasotzeko aukera eskaini nahi dugu, adin guztietako sortzaileei ateak irekiz.

🎨 Helduentzako pintura-lehiaketa (maiatzak 31)

Lehiaketa nagusia Ibilaldiaren egunean bertan izango da, maiatzaren 31n. Parte-hartzaileek Ibilaldiaren esparruan margotuko dute, jaialdiaren uneak, paisaiak eta giroa zuzenean inspirazio iturri hartuta.

Lehiaketa banakakoa izango da, eta gehienez 100 parte-hartzailek hartu ahal izango dute parte.

🧒 Txikien pintura-lehiaketa (bezperan)

Lehen edizio honetan, haurrentzako pintura-lehiaketa ere antolatuko dugu, Ibilaldiaren bezperan. Horrela, txikiek ere beren sormena askatzeko eta Ibilaldiaren parte aktibo izateko aukera izango dute.

Gure helburua da Ibilaldia familia osoarentzako espazio sortzaile eta parte-hartzailea bihurtzea.

🌈 Ibilaldia koloretan bizitzeko gonbita

Ekimen honekin, Kirikiño Ikastolak artea, euskara eta komunitatea uztartzen dituen esperientzia berri bat eskaini nahi du.
Animatu parte hartzera eta bizi Ibilaldia kolorez!

👉 Informazio guztia eta oinarriak: ibilaldia.eus

Azken albisteak

Lehen aldiz antolatu den “Euskara Mila Koloretan” pintura lehiaketak artea, euskara eta komunitatea batu ditu Ibilaldia 2026ren baitan. Haur, gazte eta helduek euren sormenaren bidez islatu dituzte Ibilaldiaren giroa, euskal…
Ikastolatik hirira, eta hiritik Euskal Herrira: Ibilaldia iruditan