Skip to main content

Ibilaldia: Herri Kirolen desafioa itzuli da Kirikiño Ikastolara

Apirilaren 18an, Kirikiñon topaketa berezia, Ibilaldiko bidean euskal kultura protagonista

HK

Ibilaldia 2026 ospatzeko bidean, Kirikiño Ikastolak komunitatea aktibatzen eta elkartzen jarraitzen du, familia guztiek parte hartu eta ondo pasatzeko aukera izan dezaten.

Hurrengo hitzordua apirilaren 18an izango da: Herri Kirolen desafioa berriro ospatuko dugu, urtarrilean bertan behera utzi behar izan genuena, oraingoan berrikuntza batekin: kategoriaka antolatuko dugu, umeek zein helduek parte hartu ahal izateko.

Kategoriak:

  • LH 3-4 (umeak)

  • LH 5-6 (umeak)

  • Nerabeak eta helduak

Taldeek gutxienez 8 pertsonaz osatuta egon beharko dute. Izena emateko azken eguna apirilaren 10a da, eta hemen egin dezakezue.

Topaketaren helburua ez da soilik lehiatzea, elkarrekin ondo pasatzea eta euskal kultura erdigunean jartzea baizik. 

Gainera, hurbiltzen garen guztientzat honako aukera hauek egongo dira:

  • Ume txikientzako puzgarriak

  • karaokea
  • bingo musikatua
  • Taloak eta edatekoak erosteko aukera

📅 Data: 2026ko apirilaren 18a, larunbata
🕔 Ordutegia: 17:00etatik aurrera
📍 Lekua: Kirikiño Ikastola (Gabriel Aresti 22)

Herri Kirolen Topaketa – Parte hartzera animatu!

 

Irudia
hk egitaraua

Azken albisteak

2026ko ekainaren 9an du KIRIKIÑO IKASTOLA, KOOP. E.ak bere Batzar Orokor Arrunta.
Kirikiño Ikastolan “Herria dantzan, Ibilaldia martxan” jaia antolatu dugu maiatzaren 8rako, Bilboko Abandoibarran, Ibilaldia 2026ri hasiera emateko. 18:00etatik aurrera, hiru gunetan banatutako egitarau oparoa eskainiko dugu…
Ibilaldia gero eta gertuago dugu, eta bide horretan, pausu berezi bat partekatu nahi dugu komunitate osoarekin: “Kirikiño eta patinete magikoa” ipuina.