Skip to main content

Pedagogia Kontseiluko familien ordezkari berriak

Atzoko bozketaren emaitzak

Pedagogia Kontseilua

Atzo, Pedagogia Kontseiluan familien ordezkari izango diren bi pertsonak hautatzeko bozketa egin genuen.

Lehenik eta behin, eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu bozketan parte hartu zenuten guztioi, izandako parte-hartzea oso handia izan baitzen. Pozgarria da gure hezkuntza-komunitateak ikastolaren etorkizuna elkarrekin eraikitzeko erakusten duen konpromisoa!

Botoen zenbaketa egin ondoren, hauek dira Pedagogia Kontseiluan familien ordezkari izateko hautatuak izan diren bi pertsonak: Jaione González eta Silvia Saiz.

Zorionak bioi!

Era berean, eskerrik asko hautagai guztiei erakutsi duzuen interesagatik eta inplikazioagatik. Zuen ekarpena ezinbestekoa da gure Ikastola guztion artean hobetzen jarraitzeko.

Eskerrik asko guztioi!

Azken albisteak

Atzo, Pedagogia Kontseiluan familien ordezkari izango diren bi pertsonak hautatzeko bozketa egin genuen.
Prest ditugu gure ate irekien egunak eta bisita-txandak! Eman izena eta zatoz gure Ikastola gertutik ezagutzera. Zure zain gaude!