gosari-merienda-osasuntsuak

Adituen esanetan, gosaria eta meriendak jarraitzen dute izaten garrantzi gutxien eskaintzen diegun gure eguneroko jatorduak. Presak eta denbora faltak  ideia osasuntsuak zapaltzen dituzte eta sarritan azkarragoa da zereal kaxara eta galletatara jotzea.

Baina, denbora aurreztea bada helburua, ez da behar denbora berdina galleta kutxa zabaltzeko edo banana bat zuritzeko?

Gosari osasungarri eta azkar batzuk proposatu zituen Diana Oliver kazetariak Ser Padres webgunean. Denbora eta  elikadura ohitura osasuntsuak kontrajarriak ez direla frogatzeko.

Hemen zenbait ideia.

Gosari osasuntsuak eta azkarrak

Txigortutako ogi integrala, olio eta almendrekin

Azkarra eta aberatsa: ogi xerra integral batzuk txigortu eta gainetik oliba olio birjina eta almendra txikituak gehitu.

Fruta freskoa

Fruta gozo ugari dago, berez gosari ezin hobea izan daitezkeenak: banana, sagarra, udarea, laranja, marrubiak, mugurdiak, ahabiak, meloia, kiwia … zaila da bat ere ez gustatzea.

Moztu plateretan modu atseginean. Posible da aurreko gauean ere moztuta uztea  eta hozkailuan gordetzea kontsumitzeko prest.

Zerbait gehiago hartu nahi duzue? Konbinatu hemen proposatzen dizugun beste edozein aukerarekin edo asmatu berri bat. Beste ideia batzuk: arrautza nahasiak, hummusdun ogia, esnetan irakindako arroza, kanela eta limoi xerra bat …

gosari-merienda-osasuntsuak

Jogurt naturala, basoko fruituekin eta intxaurrekin

Nahikoa da bol batean jogurt natural bat botatzea, eta fruta eta fruitu lehorrak gehitzea. Gozo-gozo geratzen da eta konbinazioak amaigabeak dira.

Bost minutu badituzu, saiatu sagar bat zati ez oso lodietan mozten. Jarri plater batean, gehitu kanela hautsa nahi adina eta sartu mikroan hiru minutuz potentzia handienean. Prest dagoenean, gehitu jogurtari hur txikituekin.

gosari-merienda-osasuntsuak

Aurreko eguneko bazkariaren edo afariaren hondarrak

Juan Revenga dietista-nutrizionista eta El comidista egunkariko ohiko kolaboratzailearentzat klasiko bat da hau, behin baino gehiagotan adierazi baitu etxean askotan gosaltzen dutela aurreko eguneko afarian edo bazkarian geratu zena.
Zergatik ez? Bazkari edo afari osasungarria izan bada, ezin hobeto izan daiteke gosari osasungarria.

Oloa fruta freskoekin eta fruitu lehorrekin

Hau prestatzea erraza eta oso sinplea da.
Aurreko gauean estalkia duen  ontzi bat beteko dugu: behi-esne (edozein edari begetal)  eta olo-kantitate integral bera sartuko dugu bertan. Frutak gehitzeko aukera dugu gure gustura (hobe sasoiko frutak erabiltzen baditugu).

gosari-merienda-osasuntsuak

Fruitu lehor batzuekin ere  osatu dezakegu (intxaurrak eta sesamo haziak izan daitezke egokiak).
Goizean hozkailutik atera eta gozatzera.

Eta orain, gosari osasuntsuagoak prestatzeko konpromisoa hartzen duzu? Ez dago aitzakiarik ideia edo denbora faltagatik.