Skip to main content

Zaintza zerbitzu berria

2021-22 ikasturtean Haur Hezkuntzako zaintza-zerbitzua zabaldu dugu

Zaintza zerbitzu berria

2021-22 ikasturtea berritasunekin hasi dugu Kirikiño Ikastolan. Gure zaintza-zerbitzua zabaldu dugu Haur Hezkuntzako etaparako, gure familien beharrei eta eskaerei erantzuteko, familia-kontziliazioa errazteko asmoz.

Orain arte, Kirikiño Ikastolak zaintza-zerbitzua eskaintzen zuen goizeetan, 8:00etan edo 8:30etan sartzeko aukerarekin. Ikasturte honetatik aurrera, ikastolako funtzionamendua hobetu nahian, arratsaldeko zaintza zerbitzua abian jarri dugu. Momentuz txanda bakarra eskaini ahal izango dugu, arratsaldeko 17:30etara arte.

Familiek zerbitzua erabili ahal izango dute ohiko erabiltzaile moduan zein egun solteetan ere, beren beharren arabera. Ez ohiko erabiltzaileen kasuan, izena emateko nahikoa izango da ikastolara deitzea (944598100), gutxienez egun bat lehenago.

Azken albisteak

Ibilaldia gero eta gertuago dugu, eta bide horretan, pausu berezi bat partekatu nahi dugu komunitate osoarekin: “Kirikiño eta patinete magikoa” ipuina.
Kirikiño Ikastolak Ibilaldia’26ren baitan sortutako ekimen berriak artea, euskara eta komunitatea elkartuko ditu maiatzaren azken asteburuan, bi lehiaketa formatutan
Kirikiño Ikastolan topaketa berezia ospatu zen apirilaren 18an Ibilaldiko bidean euskal kultura protagonista.