Skip to main content

ELIKADURA OSASUNGARRIA

Familia Eskolatik bi hitzaldi antolatu ditugu

ELIKADURA OSASUNGARRIA

Gure ikasleengan elikadura-ohitura on batzuen oinarriak hedatzea lehentasunezkoa da guretzat. Horregatik, Familia Eskolatik bi hitzaldi antolatu ditugu (bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz) gai hori lantzeko asmoz.

Kirikiño Ikastolan elikadura osasungarriaren aldeko apustu sendoa egiten dugu. Batzuetan, jaki osasungarriak zeintzuk diren identifikatzea ez da batere erraza. Zeregin horretan laguntzeko, eta era praktiko batean, Idoia Díaz-ek elikagaien etiketak nola irakurri  azaldu zigun.

Adibidez, edozein supermerkatutan aurki ditzakegun produktu errealak erabiliz, publizitate-kanpaina erakargarrietan ez erortzeko kontutan hartu behar ditugun atalak erakutsi zizkigun.

Amaitzeko, Idoiak gure seme-alabentzako hamaiketako eta askari osasungarriak prestatzeko zenbait jarraibide eta ideia eman zizkigun.

Hitzaldia: ELIKADURA OSASUNGARRIA – KIRIKIÑO IKASTOLA

Azken albisteak

Lehen aldiz antolatu den “Euskara Mila Koloretan” pintura lehiaketak artea, euskara eta komunitatea batu ditu Ibilaldia 2026ren baitan. Haur, gazte eta helduek euren sormenaren bidez islatu dituzte Ibilaldiaren giroa, euskal…
Ikastolatik hirira, eta hiritik Euskal Herrira: Ibilaldia iruditan
Euskalgintza sozialaren eta erakunde publikoen arteko indarrak batzera deitu dute ikastolek, euskararen biziberritzean jauzi berri bat egiteko.