Skip to main content

ALDAKETAK IKASTOLAKO ALTZARIETAN

Kirikiño Ikastolan gure espazioak berrantolatzeko lanetan.

irudia

Kirikiño Ikastolan gure espazioak berrantolatzeko lanean ari gara. Lan honen ondorioz, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen ziklokoko altzari batzuk berritu egin dira.

Prozesu honetan irakasleek eta etapa horietako arduradunek parte hartu dute, betiere ikastolak jarraitzen duen ildo metodologikoari eta pedagogikoari jarraituz, baita hurrengo urteetan egituran egon daitezkeen lanak ere ahaztu gabe.

Ikastolan, Kilikilike Haur Hezkuntzan eta KIMU Lehen Hezkuntzako lehen zikloan jarraitzen ditugun metodologiak konfiantzaren pedagogian oinarritzen dira. Pedagogia honek espazio fisikoa haurren garapen integralerako garrantzizko elementuetako bat bezala identifikatzen du. Beraz, pedagogia hori ezarri ahal izateko, Kirikiño Ikastolan espazioak egokitu eta geletako altzariak berritzea ezinbestekoa zen.

Altzariak erosteko orduan, praktikotasuna eta erosotasuna hartu dira kontuan. Lehenetsi egin da materiala naturala izatea (zura), bere kolorea eta berotasuna direla eta, etxeko giroa errazteko. Gainera, zurak iragazkortasuna ere errazten du.

Aldaketaren elementu nagusia mahaiak izan dira. Gelak balioaniztasunagoak izatea eragiten duten mahai eraisgarriak aukeratu ditugu, eta, horri esker, espazioaren erabilera anitzagoa da. Horrela, autonomia eta interakzioa bultzatzen dituen espazio zabal eta seguru bat sortzen dugu.

Mahai horiek kajoirik ez daukatenez, apalategiak ere erosi dira, ikasleek haien gauzak antolatuta gorde ditzaten. Azkenik, koltxoneta batzuk ere erosi dira, haurrek lurrean hainbat jarduera egin ditzaten, lanerako eta jolaserako beste espazio bat bihurtuz.

Datozen urteetan, ikastolako altzariak berritzen jarraituko dugu, betiere irizpide horiei jarraituz. Aulkiak izango dira aldatuko ditugun hurrengo elementuak. Hauen kasuan, pilagarriak izan beharko dira, berriro ere balioaniztasuna eta espazio libreak bermatuz.

Azken albisteak

Martxoaren 14an Ikasle ohien bazkaria ospatuko dugu, lagun zaharrak (eta berriak), ikasle ohi, irakasle eta langileak elkartzeko egun berezi batean.
Aurten, Ibilaldia 2026ko kanta nork sortu eta nork interpretatuko duten ezagutzera eman dugu, eta momentu berezgarri horren aurkezpen-ekitaldia martxoaren 3an, 19:00etan, ospatuko dugu Bilboko Arriaga Antzokian. Aurtengo…
Otsailaren 8an Ikastolako komunitate osoak bat egin genuen urtero egiten dugun txitxiburduntziarekin, aurtengoan bereziki esanahi handia izan duen mendi-irteeran. Ibilaldi urtea den honetan, Eguzkibegitik Kirikiñora…