Skip to main content

DBHko 1. mailako ikasleek “NIK, ZUK, GUK 300 BAI?” ekimenean parte hartuko dute

Otsailean zehar, DBHko 1. mailako ikasleek Ikastolen Elkartearen eta Euskal Wikilarien Elkartearen «nik, zuk, guk 300 bai?» ekimenean parte hartuko dute. Ekimen honen helburua Txikipedia edukiz betetzea da.

Nik, zuk, guk 300 bai?

Txikipedia eskola adinean dauden haurrei zuzendutako euskal entziklopedia da.

Bigarren urtez, Ikastolen Elkarteak, Euskal Wikilarien Elkartearekin elkarlanean, erronka hau martxan jarri du. Zehazki, aurten emakumeen biografiak landu nahi dituzte, bereziki kirolarienak. Biografiak sortzeko prozesuan, ikasleek txantiloiak eta ereduak izango dituzte, eta testuak idazteko ardura izango dute.

Txikipedia

Euskarak eta euskal kulturak sarean duen presentzia indartzea eta areagotzea da helburu, bide batez parte-hartzaileen artean konpententzia digitalaren garapena uztartuz. Izan ere, informazioaren garaian bizi garen arren euskaraz informazioa aurkitzeko zailtasunak agerian geratzen dira, eta honekin batera, gure hizkuntza minorizatuak sarean duen egoera ere bai.

Gainera,proiektu honek genero ikuspegia kontuan hartzen du, emakumeei ikusgarritasuna ematen ahaleginduko baita, historiako parte diren baina gutxi ezagutzen diren edota sarean presentzia txikia duten emakumeen biografiak osatuz. Hainbat arlotako emakume aukeratuko diren arren (musika, bertsolaritza), aurten emakume kirolariei eman nahi zaie nabarmenkeria.

Azken albisteak

Lehen aldiz antolatu den “Euskara Mila Koloretan” pintura lehiaketak artea, euskara eta komunitatea batu ditu Ibilaldia 2026ren baitan. Haur, gazte eta helduek euren sormenaren bidez islatu dituzte Ibilaldiaren giroa, euskal…
Ikastolatik hirira, eta hiritik Euskal Herrira: Ibilaldia iruditan
Euskalgintza sozialaren eta erakunde publikoen arteko indarrak batzera deitu dute ikastolek, euskararen biziberritzean jauzi berri bat egiteko.