Skip to main content

KIRIKILEKUAK

Aste Santuko oporrak hurbiltzen ari dira, eta haiekin batera seme-alaben oporrak eta gurasoen lanak kontziliatzeko arazoa. Ikastolatik Kirikilekuak programa martxan jarri dugu Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat.

KIRIKILEKUAK

Kirikilekuak bi txandatan antolatzen dira. Lehenengo txanda apirilaren 11tik 13ra izango da eta bigarrena apirilaren 19tik 22ra. Gurasoek haurren izenak eman ditzakete Kirikilekuetara joateko, bai aste baterako, bai bietarako, edota baita egun solteetarako ere, familia bakoitzaren beharren eta nahien arabera.

Zuen seme-alabek jarduera dibertigarri eta ludiko ugariz beteriko aste santuaz gozatuko dute ingurune euskaldun, ezagun eta seguru batean.

Haurrak adin-tarteen arabera sailkatuta egongo dira, eta etapa bakoitzari egokitutako programazioa eskainiko diegu, ikastolako begirale taldeak gidatuta.

Izena emateko epea martxoaren 11ra izango da. Gogoratu beharrezkoa dela izena aldez aurretik ematea, plazak mugatuak baitira.

IZEN EMATEA

Azken albisteak

Aurten, Bilbok une berezia biziko du euskararen aldeko bi ekimen handi hartuta: Korrikaren amaiera eta
Ibilaldia 2026 ospatzeko bidean, Kirikiño Ikastolak komunitatea aktibatzen eta elkartzen jarraitzen du, familia guztiek parte hartu eta ondo pasatzeko aukera izan
Joan den martxoaren 6an, Goiuri Jauregia-n ospatu zen emakume kooperatibisten omenaldi ekitaldia, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua-k eta Konfekoop-ek antolatuta, “