Skip to main content

MUSIKA SAIO BEREZIA HH4AN

Musikak onura ugari ditu adin goiztiarretan, hala nola oroimena, arreta eta kontzentrazioa areagotzea, eta irudimena eta sormena suspertzea. Horregatik, ikastolatik, txiki-txikitatik musikarekin harremana izan dezaten eta instrumentu ezberdinak eta soinuak ezagutu ditzaten saiatzen gara.

Musika saioa HHn

Josu Bergara, ikastolako aita musikaria, ikastolan izan da haur hezkuntzako 4. mailan musika saio berezi bat emateko. Josuk maraka batzuk nola egin eta horiekin erritmo ezberdinak eramaten irakatsi die.

Gainera, Josuk hainbat instrumentu ekarri ditu gure txikiei erakusteko: gitarra bat, ukelele bat, harmonika bat…

Tailer honi amaiera emateko, Josuk, bere gitarrarekin batera, hainbat abesti jo dizkie. Zenbat gozatu duten bere musikaz! Gure txiki guztiak dantzan, kantuan eta erritmoari jarraituz hasi dira marakak astintzen.

Eskerrik asko Josu!

 

Nola egin eskulan hau?

  • Hartu komuneko paper tutua

  • Mutur bat zeloz itxi

  • Barruan arroz pixka bat sartu eta beste muturra zeloz itxi

  • Nahi duzun kolorez apaindu!

Azken albisteak

Bilboko Arriaga Antzokian aurkeztu ditu Kirikiño Ikastolak 2026ko Ibilaldiko kanta eta bideoklipa arrakasta handiz.
Martxoaren 14an Ikasle ohien bazkaria ospatuko dugu, lagun zaharrak (eta berriak), ikasle ohi, irakasle eta langileak elkartzeko egun berezi batean.
Aurten, Ibilaldia 2026ko kanta nork sortu eta nork interpretatuko duten ezagutzera eman dugu, eta momentu berezgarri horren aurkezpen-ekitaldia martxoaren 3an, 19:00etan, ospatuko dugu Bilboko Arriaga Antzokian. Aurtengo…