Skip to main content

OINAK LURREAN, Errigoraren kanpaina berria

Hemen da Errigoraren kanpaina berria. Martxoaren 30era arte epea zabalik izango dugu gure eskaerak errigora.eus webgunearen bidez zein telefonoz egiteko. Auzolanari esker, Nafarroa hegoaldeko produktuak eskuragarri izango ditugu ekoizlearen jatorrizko prezioan.

Oinak lurrean

Urtero bezala Nafarroako kalitatezko produktu ekologiko zein konbentzionalak izango dira eskuragarri: oliba-olio birjina estra, kontserbak, pasta, arroz eta lekaleak.

Zer da Errigora?

Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bideaemanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.

Bete ezazu despentsa urte guztirako!

Informazio gehiagohttps://www.errigora.eus/

Azken albisteak

Lehen aldiz antolatu den “Euskara Mila Koloretan” pintura lehiaketak artea, euskara eta komunitatea batu ditu Ibilaldia 2026ren baitan. Haur, gazte eta helduek euren sormenaren bidez islatu dituzte Ibilaldiaren giroa, euskal…
Ikastolatik hirira, eta hiritik Euskal Herrira: Ibilaldia iruditan
Euskalgintza sozialaren eta erakunde publikoen arteko indarrak batzera deitu dute ikastolek, euskararen biziberritzean jauzi berri bat egiteko.