Skip to main content

UKRAINARAKO PREMIAZKO PRODUKTUEN BILKETA SOLIDARIOA ALDI BATERAKO ETENDA

Kirikiño Ikastolako familiak buru-belarri aritu dira Ukrainak bizi duen egoerari aurre egiteko elkartasuna adieraziz.

Ukrainarako produktuen bilketa solidarioa

Joan den martxoaren 8an, Ukraniara bidaltzeko materialak eta artikuluak biltzeko gune bat prestatu genuen ikastolan bertan. Ordutik, Ukrainako herriari laguntzeko asmoz Kirikiño Ikastolako familiak premiazko artikuluez gainezka ikastolara hurbildu dira: janaria, pixoihalak, mantak, higienerako gaiak…

Hainbestekoa izan da erantzuna, non Ukrania-Euskadi elkarteak material-bilketa behin-behinean etetzeko eskatu diguten.

Ukrania-Euskadi elkarteko kideak eta bolondresak atsedenik gabe lan egiten dute jasotzen ari diren artikuluak kudeatzeko, baina Mungian duten biltegia jadanik beteta dagoela eta biltegiratzeko lekurik ez dutela adierazi digute. Hori dela eta, momentuz ikastolan artikulu guztiak gordeko ditugu.

Ukrania-Euskadi elkartea material guztiak biltzeaz eta modu seguruan mugara eramateaz arduratuko da. Bertan, laguntza hori behar dutenen artean banatzeko bolondresak egongo dira.

Ukrania-Euskadi elkartearen izenean, zuen ekarpenak eskertu nahi dizkizuegu Ukrainako familien egoera hobetzeko nahian.

Elkartasuna da herrien arteko maitasuna.

Azken albisteak

Ikastolatik hirira, eta hiritik Euskal Herrira: Ibilaldia iruditan
Euskalgintza sozialaren eta erakunde publikoen arteko indarrak batzera deitu dute ikastolek, euskararen biziberritzean jauzi berri bat egiteko.
2026ko ekainaren 9an du KIRIKIÑO IKASTOLA, KOOP. E.ak bere Batzar Orokor Arrunta.