Skip to main content

BERTSO-AFARIA ETA DANTZARI TXIKI EGUNA

Euskararen astean kantatu eta dantzatu

Bertso-afaria

APIRILAK 2– BERTSO-KALEJIRA ETA AFARIA

Abendurako aurreikusita geneukan eta osasun-egoeragatik atzeratu behar izan genuen. Baina badaukagu data berria, apirilaren 2an Bertso afaria antolatu dugu ikastolan! Anjel Mari Peñagarikano, Ane Labaka eta Jone Larrinaga bertsolariak gurekin egongo dira, eta gai-jartzaile lanetan Imanol Ituiño magoa arituko da.

Giroa berotzeko, 19:30etik aurrera bertso-triki kalejira egingo dugu Santutxu eta Txurdinaga auzoetan zehar. Santutxuko Ricardo Bastida Arkitekto plazan hasiko gara eta 21:00etarako ikastolan bueltan izango gara bertso-afaria hasteko euskaraz bizi gunean.

19:30 Bertso-triki kalejira (Ricardo Bastida Arkitekto plazan)

21:00 Bertso-afaria

*Afarian parte hartzeko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da: euskarazbizi-batzordea@kirikino.eus Sarrera: Nagusiak 12€ eta 18 urtera artekoak 8€

APIRILAK 3– DANTZARI TXIKI EGUNA

12:00 Kalejira (Ikastolako kiroldegiko sarreran)

Ikastolako kiroldegiko sarreran hasiko gara eta handik plazaz plaza joango gara (Garaizar, Familia plaza eta Artazuriña) eta bukatzeko ikastolako Gabriel Arestiko patioan amaituko dugu ibilbidea, umeek zein nagusiek elkarrekin dantzatzen.

*Agerraldian parte hartuko duten umeak baserritarrez jantzita etorri behar dira eta zuei ere baserritarrez jantzita etortzera animatzen zaituztegu. Sarbideetan klik eginez janzten laguntzeko bideoak dituzue:

  • Mutilak: zapatila zuriak zinta gorriekin, praka zuriak, gerriko gorria, alkondara zuria eta txapela gorria
  • Neskak: baserritarrezko arroparekin, abarkak artilezko mediekin ipinita eta zapia buruan.

Azken albisteak

Gure Ikastolak beste urrats garrantzitsu bat eman du ingelesaren ikaskuntzan: Oxford Test of English azterketen egoitza ofizialaren ziurtagiria jaso berri dugu. Aitorpen honek berresten du gure ikastolak hizkuntzen…
Kirikiño Ikastolan harro gaude berriz ere gure ikasleetako batek, Araitz Leiva Goikoleak, Bilboko Udalak ematen duen “Casilda Iturrizar – Epalzaren alarguna” beketako bat jaso duelako, 2023-2024 ikasturtean lortutako emaitza…
Euskarak eta euskal hiztun komunitateak bizi duten larrialdi linguistikoaren aurrean, Euskalgintzaren Kontseiluak ‘Euskaraz bizitzeko Pizkundea’ ekitaldia antolatu du abenduaren 27rako, 17:00etan, Bilbao Arenan. Ekitaldi…